Maiatzak 14: Boulevarda erabat itxita 07:00etatik 22:00etara

Aldaketek Erdialdean, Grosen, Antiguan eta Amaran izango dute eragina ere

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Igandean,maiatzaren 14an, bi kirol proba egingo dira hirian: ‘Itzulia Women’ izeneko txirrindularitza lehiaketa eta Enpresen Lasterketa. Hau dela eta, nagusiki Erdialdea, Gros, Antigua eta Amaran eragin nabarmena izango duten ezinbesteko trafiko neurriak hartu beharrean dago Udala. Hauek guztiek eragin zuzena izango dute garraio publikoan eta baita gainerako trafiko osoan ere.

Igandean, maiatzaren 14an, 07:00etatik 22:00ak arte, Boulevard zumardia guztiz itxita egongo da ibilgailuentzat, taxi eta autobus geltokiak barne, Legazpi kaletik Hernani kaleraino.

Enpresen Lasterketa

Igande honetan, maiatzaren 14an, egingo den Enpresen lasterketa goizeko 10:00etan abiatuko da Alderdi Ederretik eta 11:30ean amaituko da leku berean.

09:45etatik 11:30era lasterketaren ibilbidea trafikoarentzat itxita egongo da. Hala ere, korrikalariak ibilbideko kaleetatik igaro ahala, pixkanaka zirkulaziora irekiko da.

Enpresen lasterketaren ibilbidea: irteera: Alderdi Eder - Hernani - Boulevard - Kursaal zubia - Zurriola hiribidea – Colón pasealekua – Lapurdi plaza – Zurriola hiribidea - JM. Barandiaran - Luis Peña Santiago - Aita Claret plaza - Zurriola - Kursaal – Salamanca pasealekua - Soraluze – Abuztuaren 31 - Nagusia - Hernani - Andia - Miramar – Askatasunaren hiribidea - Easo - Zubieta - Mirakontxa - Satrustegi - Zumalakarregi – Satrustegi - Eduardo Chillida - Hirutxulo - Satrustegi - Mirakontxa - Clara Campoamor plaza – Kontxa pasealekua - Alderdi Eder (Helmuga).

Itzulia Women

Emakumezkoen lasterketa Boulevard zumarditik irtengo da 15:39an eta helmuga 19:30ak aldera izango da.

15:15etik 16:15era, irteera neutralizatuta dela eta, Boulevard, Hernani kalea, Askatasun hiribidea, Urbieta, San Martin, Kontxatik Antiguarantz abiatzerakoan, guztiz itxita izango da.

Irteera ofiziala 16:17an izango da Añorgarantz eta Hernani, Astigarraga, Oiartzun, Errenteria, Lezo, Irun, Oiartzun eta Errenteria, Pasai Antxotik Donostian sartuko da 18:00ak aldera. Berriro hiritik aterako dira Mendizorrotzerantz eta Aginaga, Usurbil eta Añorga pasako dute Boulevardeko helmugan amaitzeko. Itzulia 19:30ean amaituko da.

Lasterketa Gurutzera iristen denean, gutxi gorabehera 16:15ean, Donostiako ibilbidearen kaleak itxiko dira: Buenavista, Escalerillas, José Elosegi alkatea, Ategorrieta hiribidea, Nafarroa hiribidea, Zurriola hiribidea, Zurriola zubia, Boulevard, Hernani, Askatasun hiribidea, Zubieta, Kontxako pasealekua, Zumalakarregi, Tolosa hiribidea, Bernardo Estornes, Lautximinieta, Portuetxe pasealekua, Igara, Zilbeti, Errota Berri, Murgil bidea, Aita Orkolaga (Oriorantz).

Lasterketa 18:50ak aldera sartuko da berriro hirian, Tolosa etorbidea, Amerika plaza, Zumalakarregi, Kontxako pasealekua, San Martin, Urbieta, Askatasunaren hiribidea, Argentinako Errepublika eta Erregina Erregeordetik Boulevardean amaituko da.

Igeldo: lasterketa Igeldoko Orkolaga pasealekura iritsiko da Murgiletik, 18:00ak aldera, eta Aginagarantz abiatuko da.

Ordu tarte horiek Itzulia lasterketako gorabeheren ondorioz, aldaketak izan ditzake

TAO

2023ko maiatzaren 14ean,igandean, ospatuko den Itzulia Women txirindularitza lasterketa dela eta 1-1 Egoiliarrentzako Aparkaleku baimena (TAO txartela) duten hiritarrek baimena izango dute beraien ibilgailuak hiriko gainontzeko sektoreetan aparkatzeko destinoko eremuko TAO baimena dutenen baldintza berdinetan, 2023ko maiatzaren 12tik, ostiraletik maiatzaren 15a arte, astelehenerarte, biak barne.
Hala ere, egoiliar hauek ezin izango dute beren ibilgailua dohainik aparkatu ordainketa nahitaezkoa den guneetan ( 15 eremuko guneetan) araututako ordutegiaren barnean.

Garraio publikoa

Hiriko autobusek aldaketak izango dituzte: Dbus, Lurraldebus, Ekialdebus

Taxiak

Ez da taxi geralekurik egongo Boulevardean.

Lurpeko Aparkaleku Publikoak

‘Itzulia Women Klasikoa’-ko antolakuntzak emandako informazioaren arabera hauek dira, maiatzaren 14an, lurpeko aparkalekuek jasango dituzten aldaketak:

Boulevard aparkalekua
Sarbidea:Erregina Erregeordearen kalea eta Boulevarda itxita 15:10-15:45 // 17:45-19:45

Irteera: Boulevarda itxita: 14:00-15:45 // 17:45-20:00

Bertakoentzat Boulevardeko sarrera eta irteerak itxita: 15:10-15:45 // 17:45-19:45

Alderdi Eder aparkalekua
Irteera: Hernani kalea itxita: 15:15-15:45 // 17:45-20:00

Sarbidea: Hernani kalea itxita: 13:00-15:45 // 17:45-20:00

Kontxa aparkalekua
Sarbidea: Andia kalea eta Askatasun hiribidea:15:10-15:45 // 17:45-19:45

Irteera: Miramar kalea itxita: 15:15-15:45

Okendo aparkalekua
Sarbidea eta irteera: Erregina Erregeordearen kaletik itxita: 18:15-19:45

Sagues aparkalekua
Sarbidea eta irteera: itxita 17:45-20:00

Kursaal aparkalekua
Sarbidea eta irteera: itxita 17:45-18:30

2023/05/11-an argitaratua