Urriaren 1ean Tokiko Gobernu Batzarrak onartutako gaiak

Suhiltzaileen ibilgailuak lagatzea, Lur orotako ibilgailuak, Paperontzi selektiboak, Herrerako futbol zelaia

Inprimatu
Whatsapp ikonoa

Suhiltzaileen ibilgailuak lagatzea

Tokiko Gobernu Batzordeak Ekinbide Donostiako Suhiltzaileak Elkartea GGKE - Bomberos de Donostia GGKE irabazi-asmorik gabeko erakundeari hiru ibilgailu mistoren jabetza dohainik ematea onartu du, "Bafata Proiektuaren 2. fasea" proiektuaren esparruan behar diren tokietara bidaltzeko. Proiektu honi esker, elkarteak Guinea-Bissauko hirian Babes Zibileko Zerbitzu bat sortu da.

Lur orotako ibilgailuak

Tokiko Gobernu Batzarrak Osasun eta Ingurumen Zuzendaritzarako lur orotako bi ibilgailuren hornidura kontratatzeko espedientea onartu du, 63.863 euroko aurrekontuarekin eta 7 hilabeteko entregatze epearekin.

Autoetako bat Artikutzako brigadarentzat izango da, eta bestea, berriz, Donostiako ingurumen-zaintzaileentzat. Hori dela eta, leku bakoitzaren lan-ezaugarriak desberdinak dira, eta, beraz, autoei eska dakizkiekeen ezaugarri teknikoak ere desberdinak dira. Horrela, lotetan banatu da ibilgailu bakoitzari eskatutako ezaugarri teknikoen arabera:
  • 1. LOTEA: PICK-UP MOTAKO LUR OROTAKO IBILGAILUA (37.263 euro)
  • 2. LOTEA: 4X4 TRAKZIODUN TURISMO IBILGAILUA (26.600 euro)

Paperontzi selektiboak

Tokiko Gobernu Batzarrak Fundibide, SL enpresari esleitu dio paperontzi selektiboak hornitu eta instalatzeko kontratua, 46.754 euroko aurrekontuarekin eta entregatzeko eta instalatzeko bi hilabeteko epearekin. Kontratuaren xedea paperontzi selektiboen 70 “uharte” hornitzea eta jartzea da, hiri-hondakinen bilketan erabiltzeko.

Herrerako futbol zelaia

Tokiko Gobernu Batzarrak Herrerako Futbol Zelaia dagoen lursailaren jabetzaren lagapena onartu du. Lagapena Gipuzkoako Futbol Federazioak egiten du bere Ez Ohiko batzarrak hala onartuta.

Halaber, Tokiko Gobernu Batzarrak onartu du Herrerako Futbol Zelaia birmoldatzeko proiektua idazteko kontratazio espedientea hastea. Proiektua idazteko lizitazioaren aurrekontua 119.337,94€koa da, eta enpresa esleipendunak sei hilabeteko epea izango du idazketa egiteko.

Proiektua idazteko orduan, enpresa esleipendunak kontuan izan beharko ditu futbol zelaia beraren zein harmailen, aldagelen, argiztapenaren, itxituren eta sarbideen birmoldaketek dituzten beharrak.

2024/10/01-an argitaratua