Maiatzak 29: Boulevarda itxita egongo da

04:30etik 19:00etara

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Lanbide-heziketako ikastetxeetako ikasleek egindako ibilgailu elektrikoen lasterketa igande honetan, maiatzaren 29an, izango da. Hau dela eta, trafikoak eragina izango du Boulevard zumardian eta Hernani kaleko zati batean.

Boulevarda itxi egingo da, Legazpi kaletik aurrera, 04:30etik 19:00ak arte, gutxi gorabehera.

Hernani kalean, Peñaflorida kalearekin bat egiten duen lekuraino, Kairako sarrera eta irteeretarako errei bat prestatuko da, 15:00etatik 17:30era erabat itxita egongo dena. Hortik aurrera, Hernani kaleak ohiko erregulazioari eusten dio.

Lasterketa 10:00etan hasiko da eta inguruak normaltasuna berreskuratuko du 19:00ak aldera.

Eraginak

Hauek dira kaltetutako pertsonentzako Kaiko sarrerak eta irteerak

04:30etik 15:00era

• Sarrera: Erregina Erregeordea - Boulevard - Legazpi - Peñaflorida - Hernani - Ijentea - Kanpandegi
• Irteera: Mari - Ijentea - Hernani

15:00etik 17:30era

• Sarrera: Salamanca - Soraluze – Abuztuaren 31a – Nagusi - Ijentea - Kanpandegi
• Irteera: Mari - Ijentea - Nagusi - Abuztuaren 31a - Soraluze - Aldamar

17:30etik 19:00etara

• Sarrera: Erregina Erregeordea - Boulevard - Legazpi - Peñaflorida - Hernani - Ijentea - Kanpandegi
• Irteera: Mari - Ijentea - Hernani

19:00etatik aurrera, sarrerak eta irteerak ohiko erabilerara itzuliko dira.

Autobusak

Dbus autobusetako ibilbide eta geralekuetan hainbat aldaketa egingo dira.

2022/05/27-an argitaratua