Abenduak 21: Santo Tomas Feria

Hiria nekazari-azoka bihurtuko da eta txistorra izango da protagonista

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Ostegun honetan, abenduaren 21ean, Santo Tomas egunean, goizeko 10:00etatik gaueko 20:00etara jarduera-aukera zabala izango da gure hiriko kaleetan.

Aurten 167 postu guztira jarriko dira. Bertan janari, eskulangintza eta beste hainbat motatako produktuak erosi ahal izango dira.

2023ko Santo Tomas Feriako egitaraua

Haurrentzako tailerrak eta jarduerak

Oro har, Okendo eta Zuloaga plazetan egingo dira Haurrentzako jarduerak. Okendo plazan, animalien erakusketarekin gozatzeko aukera izango dute eta Zuloaga plazan berrriz Txorimalo lehiaketarekin; azken plaza honetan, belar-metak eta paperezko behiak miniaturan egiteko tailerrak abagunea izango dute eta, bai goizean bai arratsaldean, haurrentzako jolasak ere.

Feriako kartela

Aurreko kartela, José Luis Zumeta margolari usurbildarrak egina eta 1981ekoa, Elena Odriozola ilustratzaile donostiarrak sortutako irudi berriak ordezkatuko du 2023ko edizio honetan.

2023/12/18-an argitaratua