Euskal Herrian errotze handia duten ia 200 adingabe blokeatuta daude Ukrainan

Asociación Chernobyl Elkarteak “benetako ahalegina” eskatu du herrialdearen iparraldean dauden haurrak ebakuatzeko

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


Chernobil Elkarteak Txernobilgo kutsadura nuklearrak kaltetutako haurrak udan aldi baterako modu jarraian bertatik ateratzeko harrera programan parte hartzen duten ia 200 adingabeen egoeraren berri eman du.

Donostiako Udaletxean Eneko Goia alkatearekin batera eskaini duten prentsaurrekoan, giza-korridore seguru eta bermeekin sortzea eskatu dute, iparraldeko biztanleriaren ebakuazioa bideratzeko.Gainera, elkarteak funtsak biltzeko kanpaina bat jarri du abian familia eta komunitate hauetan azaleratuko diren oinarrizko beharrei Ukraina bertatik erantzuna emateko helburuarekin.

Chernobil Elkartea


Chernobil Elkartea 1996az geroztik ari da lanean Txernobilgo kutsadura nuklearrak kaltetutako haurrak aldi baterako modu jarraian bertatik ateratzen. Orain arte, erakundearen helburua baliabiderik gabeko adingabeen osasuna hobetzen laguntzea zen, urtean 40 egunez ingurunea utz zezaten. Horretarako, boluntario talde bat Ukrainara joaten zen urtero. Duela hamarkada bat zentralaren inguruako, Ivankiv eskualdeako, landa-herrixka txikietan zentratu zuen bere lana.

Erlazionatutako dokumentuak

2022/03/10-an argitaratua