Amara Berriko Eguna laugarrenez

Urriaren 19an ospatuko da, Auzo Mahaiaren ekimenez

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
'Amara Berriko Eguna' auzoko gizarte eragileen artean antolatutako ekimena da eta Udaleko Herritarren Partaidetza Zerbitzuak bultzatutako 'Auzo Mahaiak' dinamikatik sortu da. Topaketa honen xedea da auzoko elkarteen arteko harremana sustatzea eta bizilagunen aurrean ikusaraztea.

Ekimena lehen aldiz 2021 urtean antolatu zen, Amara Berriko Auzo Mahaiaren bilera batetik abiatuta: bertan, elkarteen lana balioesteko eta, aldi berean, auzoa animatzeko topaketa bat antolatzeko aukera ikusi zen.

Laugarren edizio hau urriaren 19ko goizean ospatuko da, larunbatez, eta Armeria plazan adin guztietarako ekintzak antolatu dira, besteak beste, txistulariak, trikitilariak, dultzainak, musika, dantza... puzgarriak eta jolasak ere izango dira txikienentzat.

10:30etatik 14:30era, egitaraua honakoa izango da
  • AURKEZPENA
  • TXALAPARTA
  • GORATZAR ABESBATZA
  • BIURRUN MUSIKA ESKOLA
  • PABLO ZURUTUZA ABESLARIA
  • XIRULA MIRULA
  • BAMBU DANCE
  • MONGOLIAKO MUSICA ETA DANTZAK
  • GURE EGUNSENTIA “TAI CHI” TALDEA
  • TOR MAGOA
  • AMARA BERRIKO EUSKAL DANTZA TALDEA

Kalez kale ibiliko dira Trikitixa Soinu Alai, Udal Txistulari Banda eta Ikasbideko DultzaineroTaldea Erraldoi eta Buruhandiekin.




Postuak jarriz eta euren lana jendarteratuz, honako elkarte eta entitate hauek parte hartuko dute: Auzo Elkartea, Easo Institutu Politeknikoa, Amara Berri Ikastetxeko Guraso Elkartea, Gobernu Zibila Kultur Etxe Plataforma, Kultur etxea, Plus 55 eta Amara Berriko Haurtxoko / Gaztelekua, AEK eta Urrats euskaltegiak eta elkarte hauek: Amarakaldek, , Amara Berri Kirol Elkartea, Berritsu Euskara Batzordea, Hazi eta Ikasi, Ongi Etorri Eskolara, Ikasbide Kultur Elkartea, Gure Egunsentia Helduen Elkartea, Tambores Solidarios,Kolore Guztiak, ACIMON Mongoliarren elkartea, Aterpe...




2023/10/26-an argitaratua