Urtarrilaren 27tik aurrera desbideratuko da zubibideko trafikoa Iztueta kalera

Aurreikuspenen arabera, otsailean kenduko da zubibidea

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Datorren asteazkenean, urtarrilaren 27an, Iztuetako bidezubitik Iztueta kalera igarotzen den trafikoa desbideratuko da. Horretarako, Iztueta kaleko kota jaitsi dute, autoek eta autobusek 3.10 metrora iritsi ahal izateko.

Hiri Proiektuen zinegotziak, Duñike Agirrezabalagak, adierazi duenez, "Hainbat hilabetetan lurpeko zerbitzuen sare eta azpiegitura guztiak lekuz aldatu eta Iztueta kaleko galiboa jaitsi ondoren, trenbidearen azpitik autoak eta autobusak igaro ahal izateko, lanak amaitu dira eta dena prest dago bide alternatibo hori martxan jartzeko, benetako hasiera-puntua izango dena.

Desbideraketak


Bidezubia eraisten hasi aurretik, trafikoa desbideratu behar da, eta hauek bi fasetan egingo dira:
  • Asteazkenean, urtarrilaren 27an, trafikoa kenduko da Egiako irteerako noranzkoan
  • Astelehenean, otsailaren 1ean, mozketa erabatekoa izango da bi noranzkoetan. Orduan, Egiarako zirkulazioa Iztueta kaletik izango da

Mugikortasunaren ikuspegitik, Egiatik Groserako eta erdialderako trafikoak Miserikordia kalean barrena egingo dira, han ere galibo bat baitago. Aipatu behar da neurri horiek betetzen ez dituzten ibilgailuek Egiara sartzeko ordezko ibilbideak dituztela.

"Aurreikuspenen arabera, otsailean zubibidea kenduko dute, bere muturretatik hasita. Erdiko baoa martxoaren 15etik aurrera kenduko litzateke, gaueko ordutegian eta ADIFekin elkarlanean, trenen zirkulazioa eta tren-azpiegitura gehiegi ez oztopatzeko ", adierazi du Agirrezabalagak.

"Arkupeak" seinaleztatzeko


Galiboa jaitsi arren, zubiaren azpiko altuera 3.10 metrora mugatzen da. Horregatik, kontuan hartu behar da kamioiekin edo ibilgailu altuekin zirkulatzean. Ezustekorik egon ez dadin, galiboa adierazten duten "arkupeak" jarri dira puntu horretan. Kalea zabaldu egin da, halaber, trenaren zubitik Mandasko Dukearekin topo egin arte, eta inguruko aparkalekua kendu egin da, bi norabidetan zirkulatu ahal izateko.

Erlazionatutako dokumentuak

2021/01/25-an argitaratua