Doako euskara ikastaroak urtarriletik martxora langabe donostiarrentzat

Izen-ematea zabalik abenduaren 16ra

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Udaleko Euskara Zerbitzuak bi sasoitan antolatuko ditu doako euskara ikastaroak langabeentzat 2023an:
  • urtarriletik martxora
  • urritik abendura

2023ko urtarrilaren 12tik martxoaren 9ra egingo diren ikastaroetan parte hartu nahi dutenek izena eman beharko dute abenduaren 16ra bitartean


Ikastaroetan parte hartzeko nahikoa da Donostian erroldatuta egotea, gutxienez 18 urte izatea eta langabezian egotea izena ematerakoan. Ikastaro hauek 120 ikastordu izango dituzte eta egunero hiru ordu emango dira; astelehenetik ostiralera, goizeko 10:30etik eguerdiko 13:45era (ordu laurdeneko atsedenarekin).

Ikastaro hauen helburua da, batetik, euskalduntzea indartzea eta, bestetik, gizartean egoera okerrenean daudenei euskara ikasteko aukera erraztea: “behar handiena dutenei erraztasunak eman behar zaizkie, baita euskara sustatzeko garaian ere. Hori dela eta, eskaintza zabaltzea erabaki dugu eta doako ikastaro horiek urtean bitan antolatuko ditugu. Langabeek, euskara ikasten badute, etorkizunean lanerako aukera gehiago izatea espero dugu.” adierazi du Jon Insaustik, Kultura eta Euskarako zinegotzi ordezkariak.

2022/11/28-an argitaratua