TAO: "Bake-Ituna" erakusketak eragingo dituen aldaketak

Ekainaren 16tik 20ra, biak barne

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Datorren ekainaren 17an, 2016ko Donostiako Kultur Hiriburutzari lotutako Bake Ituna proiektuko erakusketa eta topaketak izango dira San Telmo museoan.  

Aparkaleku Atalak egindako txostenaren arabera, ospakizun horrek aparkatzeko arazoak sortuko dizkie bizilagunei, eta, horregatik, bertakoentzako aparkaleku bereizgarria (TAO txartela) dutenek eremu arautuko beste edozein sektoretan aparkatu ahal izango dute ekainaren 16tik 20ra, biak barne.

Hortaz, bizilagun horiek beste sektoreetako TAO txartelaren. Aparkatu ahal izango dute bakdintza hauekin:  
  • Doan aparkatu ahal izango dute erreserbatu gabeko plaza arautuetan zein sektoreko bizilagunentzat erreserbatutako plazetan hango  titularrek dituzten baldintza berberetan.  



Ez dute doan aparkatzerik izango nahitaez ordaindu beharreko guneetan (15 guneak), araupeko ordutegian, kale hauetan:  
  • 1-1 sektorea: Salamanca pasealekua        
  • 1-2 sektorea (erdialdea): Urbieta, Hondarribia, Bergara eta Arrasate.        
  • 2-1 sektorea (Gros): Secundino Esnaola, Kale Nagusia.        
  • 4-1 sektorea (Antigua): Matia, Ondarbide, Sukia.        
  • 4-4 sektorea (Benta Berri): Karmelo Etxegarai, R. M. de Azkue.        
  • 4-7 sektorea (Errotaburu): Xabier Lizardi kaleak, Belantegi kaleak, Errotaburu pasealekuak eta Orixe pasealekuak osatutako zirkuitua.        
  • 5-1 sektorea (Amara Berri): Jose M. Salaberria (P. M. Collado – Errondo pasealekua tartea), Isabel II.a, Carlos I.a (bakoitiak), Irun plaza.

2016/06/16-an argitaratua