2026ko aurrekontu donostiarra urtarrilaren 1ean sartuko da indarrean
Udalak behin betiko onarmena eman dio 495 milioi euroko aurrekontuari
Donostiako Udalbatzak behin betiko onartu du 2026ko udal-aurrekontua, bere historiako sozialena. Joan den azaroan hasierako onarpena eman ondoren, ohiz kanpoko udalbatzarra egin da gaur goizean. Bertan, ezetsi egin da alegazio-aldian aurkeztutako erreklamazioa, eta behin betiko onartu da urtarrilaren 1ean indarrean sartuko den aurrekontua.
Guztira, udalak
494.456.134 milioi euro kudeatuko ditu, eta horietatik 40,5 milioi hiritarren ongizatera bideratuko dira. Izan ere, gizarte zerbitzuek % 8,3ko hazkundea izango dute nahiz eta kontuak % 4,45a murriztu. Hala, arlo sozialera bideratutako dirua aurrekontu orokorraren % 8,20a izango da eta horrek adierazten du
udal gobernuaren lehentasuna: donostiarra.
Aurrekontu soziala
Aurrekontu sozialaren adierazle nagusiak honakoak dira:
- Adineko pertsonen arretara 17.072.935 euro, gizarte aurrekontu osoaren %42,09a.
- 65 urte edo gehiago duten donostiar bakoitzeko 343,82 euro.
- Adin txikikoen arreta eta babesari 4.344.742 euro (165,94 euro adin txikiko bakoitzeko).
- Gizarteratze atalera 12.039.558 euro, gizarte aurrekontu osoaren % 29,68a, (432,67 euro bazterkeria egoeran dagoen pertsona bakoitzeko).
- Gizarte zerbitzuguneetara 6.622.104 euro, hirian dauden zortzi zerbitzuguneen jarduetarako.
Arlo sozialarekin lotutako 12 lanpostu berri sortuko dira:
- 3 psikologo,
- 5 gizarte langile,
- 3 administrari eta administrari orokorreko teknikari 1.
Lehendabiziko kapitulua, pertsonal gastuari dagokiona alegia, 1.077.190 eurotan handitu da, hau da %12,43a aurreko urtearekiko.
Eta
inbertsioetara, azkenik, 1.798.556 euro bideratuko dira:
- 614.556 euro Erdigune–alde zaharreko gizarte zerbitzu gune berria martxan jartzeko,
- 1.084.000 euro Erdialdeko jubilatuen elkartea eraberritzeko
- 100.000 euro Gizarte Larrialdieterako Udal zerbitzua berritzeko.
Halaber Zerbitzu eta kontratuetan esfortzu gehigarri bat egin da, guztira 22.730.000 euroko aurrekontua bideratuz, aurrekontu osoaren %56,03a, aurreko urtean baino %3,24 gehiago.
Honekin guztiarekin, udal zerbitzu publikoak indartzea da helburua, inor atzean ez uzteko eta donostiarrei eskaintzen zaizkien kalitatezko zerbitzuak hobetzeko.
Arrandegia eraikinaren birgaitzea eta transformazioa
Aurrekontu-proiektuak 13,5 milioi euroko saila jasotzen du hurrengo bi urteetarako (7,6 milioi 2026an eta 5,9 milioi 2027an) Bretxako merkatuaren zaharberritzea eta eraldaketa gauzatzeko falta diren obrak egiteko. Inbertsio honen helburua da, Bretxak gizarte eta ekonomia-balioa berreskuratzea eta hiriaren bihotzean dagoen erreferentziazko gune izatea.
Mugikortasun jasangarria
Mugikortasun jasangarriaren aldeko apustua sendoa da. Hortaz, aurrekontu-proiektuak 82,1 milioi euro bideratuko dizkio Mugikortasun eta Garraio departamentuari, eta Tranbiaren Konpainiaren gastu korronteari 36,2 milioi euroko ekarpena egingo dio, besteak beste, autobus flotaren elektrifikazioarekin jarraitzeko, mikrobus berriak erosteko eta kotxetegietan suteen aurkako sistema hobetzeko.
17.linea elektrikoa egiten jarraitzeko BEI programaren garapenak bere bidea jarraituko du eta 2026an 11 milioi euroko aurrekontua izango du, eta gainera, 23,6 milioi euro zenbatzen dituzten aurrekontu-sailak aurreikusten ditu 2028.urtea arte. Gainera, proiektu honek Eusko Jaurlaritzaren ekarpena izango du. Halaber, Next Generation Funtsak dituen ElectriZEN proiektuaren garapenak aurrera jarraituko du hurrengo urtean.
Etxebizitza eta Hirigintza
2026ko aurrekontu-proiektuak, halaber, inbertsioak aurreikusten ditu Hirigintza eta Etxebizitza arloetan, dagoeneko hasi diren edo laster ekingo zaien garapenei aurre egiteko. Hortaz, Lorategi Hiria, Illarra edo Infernuaren urbanizazio lanek aurrera jarraituko dute.
Bestalde,
Donostiako Etxegintzak 2026an 6,6 milioi euro bideratuko ditu Kanpandegin zuzkidura-apartamentu gehiago egiteko eta Infernua, Illarra, Igara eta Añorgako Geltokia eremuetan, besteak beste, etxebizitza publikoa sustatzen jarraitzeko.
Hiri proiektuak, Mantentze-zerbitzuak, Segurtasuna eta Suhiltzaileak
Udalak inbertsioetarako 41,7 milioi euro aurreikusi ditu, hain zuzen ere, 2026an eta hurrengo urteetan garatuko diren inbertsioak.
2026eko aurrekontu-proiektuak gutxi gorabehera inbertsioetarako 70 aurrekontu-sail aurreikusten ditu. Eta behin aurrekontua onartuta, aurrekontu-sail horiei 126 milioi euro zenbatzen duten beste hainbat gehituko zaizkio, aurreko urteetako aurrekontuetan aurreikusitako inbertsioak garatzen jarraitzeko.
- Kirolak: 2026ko aurrekontu-proiektuak Illunbe erabilera anitzeko pabiloian bilakatzeko 4,8 milioiko urte anitzeko aurrekontu saila aurreikusi du, hain zuzen ere, hiriari hiru gune (erabilera anitzeko gunea, kirol pista eta entrenatzeko pista) dituen instalazio berria duen proiektua. Eta proiektu honek traktore ekonomiko gisa balioko du, bertan gozatu ahal izango ditugun kirol-ekitaldien eta ikuskizunen bultzadari esker. Era berean, Herrerako futbol zelaia berritzeko proiektua aurrera eramateko milioi bateko aurrekontu-saila egongo da.
- Hiri-Mantentze eta Zerbitzuak: departamentuak 104 milioi euroko aurrekontua izango du. Aurrekontu-sail esanguratsuenak bi hauek dira: Bide publikoak mantentzeko (1.075.000 euro) eta asfaltatze lanak egiteko (750.000 euro).
Era berean, hauek dira hiria hobetzeko beste hainbat inbertsio:
- 425.000 euro haur parkeak hobetzeko;
- 350.000 euro irisgarritasuna hobetzeko lanak egiteko;
- 550.000 euro zuhaitzen eta eremu berdeen gaineko hainbat eskuhartze egiteko.
- Igeldoko eskola zaharra berritzeko 1,65 milioi euroko aurrekontu-saila aurreikusi da.
- Prebentzio, Su-Itzalketa eta Salbamendu zerbitzua: Inbertsioak 1,1 milioi eurokoak izango dira. Eta Udaltzaingoak 950.000 euroko aurrekontu-saila izango du Egian Ertzaintzarekin partekatutako polizia-etxearen proiektua aurrera eramateko.
2025/12/30-an argitaratua