'Feminismo Komunitarioak Hegoaldetik' hitzaldia ospatuko da Adriana Guzmanen eskutik
Otsailaren 27an izango da hitzordua Donostiako Emakumeen Etxean
Datorren otsailaren 27an
Donostiako Emakumeen Etxean izango da Adriana Guzmán, 19:00etatik 20:00etara, bere iritziak eta hegoaldeko feminismo komunitarioei buruzko begiradak partekatzen.
Adriana Guzmán aymara , feminista eta herri-hezitzailea da, ikerketa arloan, justizia komunitarioan eta politika publikoen diseinuan esperientzia duena.
Despatriarkalizazioari, deskolonizazioari eta autonomiari buruzko testuak sortu ditu. Gainera, unibertsitateko irakasle gonbidatua eta irratiko esalaria ere bada. Bi taldeeetako kide da: Feminismo Komunitario Antipatriarkala eta Abya Yalako Feministak .
Erlazionatutako dokumentuak
2024/02/21-an argitaratua