Abenduak 1: trafiko mozketak

Kursaaleko eta Santa Katalinako zubiak itxita

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


Gaur, abenduak 1, arratsaldeko 18:30ean, Gabonetako argiak piztuko dira, Gabonetako Azoka ireki eta Gabonak igaro arte iraungo duen aisialdi eta kultura programa zabal bat jarriko da martxan

Urumea ibai gaineko akrobazia-ikuskizuna, Donostiako Orfeoiaren emanaldia eta su artifizialak bota ondoren hiriko auzoetako 128 kaletan banatu diren 600 argi elementuak ofizialki piztuko dira.

Inaugurazio-ekitaldi hori dela eta, trafiko-eraginak honako hauek izango dira:
  • Ramón María Lilí kalearen lehenengo metroak moztuko dira (Euskadi plazan hasita), 14:45h-19:15h
  • Kursaaleko zubian Groserako noranzkorako erreia moztuta egongo da, 15:30h-20:30h
  • Santa Katalina zubiko Erdialderantz doazen erreiak moztu egingo dira (bidegorria barne), 17:30h-19:15h

Dbuseko autobus lineek aldaketak izango dituzte beren ibilbideetan, 18:00etatik 19:15etara, gutxi gorabehera.

2023/12/01-an argitaratua