Donostiako LGTBI+ populazioaren errealitateari buruzko diagnostikoa
Kolektiboaren pertsonei inkesta bat betetzeko eskatzen zaie, besteak beste
Donostiako Udaleko Giza Eskubideen Sailak hiriko LGTBI+ populazioaren errealitateari buruzko diagnostikoa egiteko enkargu egin du.
Horren helburua da LGTBI+ pertsonen diskriminazioak, eskaerak eta beharrak identifikatzea hainbat eremutan. Arreta berezia jarriko du Udalak dituen eskumenei.
Diagnostiko horrek lagunduko du hainbat neurri abian jartzea aniztasunean, bereizkeriarik ezan eta aukera-berdintasunean bizikidetza sustatzeko.
Metodologia kuantitatiboa eta kualitatiboa izango da. LGTBI+ errealitateak ezagutzeko tresnetako bat kolektibo horri zuzendutako inkesta da. Esteka honen bidez eskura daiteke.
Inkesta
Halaber, LGTBI+fobia arloan aurten izandako gorabeheren txostena egingo du,
2021ean eta 2022an egin zuen bezala.
Prentsa oharra
2023/06/14-an argitaratua