Urriak 9-12: Iztuetako trenbide zubi berriaren muntaia

Ez da trenik egongo baina autobusak antolatu dira

Inprimatu
Whatsapp ikonoa

Iztuetako trenbideko zubiaren egitura berria prest dago, eta jai-zubia honetan, urriaren 9tik 13ra jarri egingo da.

Lanak etengabe egingo dira urriaren 9ko (larunbata) 00:00etatik urriaren 12ko (asteartea) 05:00etara; beraz, gauean zehar zubi berria azkar muntatzeko beharrezkoak diren lanak egingo dira.

Renfe


Hernani eta Hendaiako geltokien arteko trenen zirkulazioa bertan behera geratuko da, bi bideetan, urriaren 9an, 10ean, 11n eta 12an. Irunen irteera eta helmuga duten distantzia luzeko trenetako bidaiariek ere autobusez egingo dute ibilbidearen zati bat. Informazio gehiago

2021/10/08-an argitaratua