Astelehenean, maiatzaren 20an, SUKALDANITZAK tailerretan izena emateko epea zabalduko da

Ekainaren 8an izango da hiriko 9 elkarte gastronomikoetan

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
"Sukaldanitzak" ekimenaren barnean, hiriko bederatzi elkarte gastronomikoetan gastronomia- tailerrak eskainiko dituzte kultura eta jatorri desberdinetako hainbat herritarrek. Tailer bakoitzean 10 plaza ireki egongo dira auzoko bizilagunek parte hartzeko. Zurrumurruen aurkako estrategiaren barruan kokatzen den ekimemen honen helburuak hauek dira: jatorri eta kultura anitzeko pertsonen arteko elkar ezagutza eta intereakzioa gastronomiaren bitartez.

Parte hartu nahi izanez gero, izena emateko orria bete eta bidali kulturaniztasuna@donostia.eus helbide elektronikora edo deitu 943-481732 telefonora.

Izena emate orria

Izena emateko epea maiatzaren 20tik 29ra arte zabalik egongo da (biak barne). Parte hartzea doakoa eta mugatua izango da. Hurrenkeraren arabera joango dira lekuak betetzen. 

Tailerrak 11:00etan hasiko dira parte hartzen duten elkarte gastronomikoetan, ondoren bazkari bat eskainiko da. Honako hauek ditugu tailer bakoitzean prestatu eta ondoren dastatuko ahal izango diren platerak:

Asiako Gastronomia

Txileko Gastronomia

Errumaniako Gastronomia

Gastronomia Marokiarra

Ukrainako Gastronomia

Kolonbiako Gastronomia

Mexikoko Gastronomia

Honduraseko Gastronomia

Honduras- Boliviako Gastronomía

2019/05/15-an argitaratua