Tokiko Gobernu Batzarrak onartu dituen gaiak

Gizarte Larrialdietarako Laguntzak 2025, Herrerako biaduktua

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


Gizarte Larrialdietarako Laguntzak 2025


Tokiko Gobernu Batzarrak Gizarte Larrialdietarako Laguntzak emateko irizpideak eta 2025erako 3.728.741 euroko aurrekontua onartu ditu.

Dirulaguntza izaera duten eta ez-aldizkakoak diren prestazio ekonomikoak dira. Dirulaguntza hauek ohiko edo ezohiko gastuei aurre egiteko nahiko baliabiderik ez duten pertsonentzat zuzenduta daude.


Herrerako biaduktua


Tokiko Gobernu Batzarrak Herrerako biaduktuko arkuen ingurua konpontzeko eta zaharberritzeko proiektua onartu du, 299.989 euroko aurrekontuarekin eta 21 asteko egikaritze epearekin.

Proiektuaren helburua da Herrerako biaduktuaren inguruan harri-hormako arkuak eta hormak konpontzea eta zaharberritzea, eta Herrera pasealekuko harri-hormako hormatxoa eraistea, biaduktua baino lehen, baita hormigoi armatuzko balkoia eta baranda ere. Tarte osoan hormigoi armatuzko galanda berri bat egingo da, urak biltzeko areka berri bat, eta udal argiteriaren sarea ordeztuko da.

2025/03/04-an argitaratua