Donostiako Udalaren Musika eta Dantza Eskolak lan poltsa handitzeko deialdia egin du

Donostiako Udalaren Musika eta Dantza Eskolak irakasle posturako (Hizkuntzaren Pedagogia-Trikitixa-Panderoa) lan-poltsa handitzeko deialdia egin du

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


Deialdi honen xedea Donostiako «Musika eta Dantza Eskola» TEAren langileen aldi baterako beharrei erantzuteko, 3204 Irakaslea (Hizkuntza Pedagogia-Trikitia-Panderoa) lanpostuaren lan-poltsa handitzea eta lanpostu horren espezialitateetan aldi baterako programak egiteko izangaien zerrenda sortzea.

Erakunde Autonomoak behar du bitarteko funtzionario batek bete dezala partzialki 3204 Irakasle lanpostua (Hizkuntzaren Pedagogia- Trikia-Panderoa), titularraren irakastaldi- murrizketaren ondorioz, egoitzako ikasketaburu izendatu delako.

Prozesu honetan, oposizioa izango da hautaketa sistema.

Prozesua osorik gainditu eta lanpostuaren baldintzak betetzen dituzten pertsonek Erakunde Autonomoaren 3204 Irakaslea (Hizkuntzaren Pedagogia-Trikitia) lanpostuaren lan poltsan sartuko dira, «Donostiako Musika eta Dantza Eskolako lan poltsak eratzeko eta kudeatzeko irizpideak» izeneko 2. artikuluan ezarritakoaren arabera. Horren bidez ezartzen da lan poltsen lehentasun-ordena.

Prozesua lanpostuaren espezialitateetako batean edo bitan bakarrik gainditzen duten izangaiak, edo erabat gainditu arren lanpostuaren baldintza guztiak betetzen ez badituzte, aldi baterako programetarako hautagaien zerrendan sartuko dira, probak gainditu dituzten espezialitateetan.

Izena emateko epea urriaren 30ean amaituko da.

Informazio gehiago.

2024/10/28-an argitaratua