Artea eta Giza Eskubideak, Haur eta Gazteen 19. ekitaldiaren sariak banatu dira

Hautatutako lanak "Bazen behin irudi bat..." argitalpenean biltzen dira

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Donostiako Udalak, Giza Eskubideen atalaren bitartez, "Artea eta Giza Eskubideak, Haur eta Gazteen 19. ekitaldearen" sari banaketa burutu zuen igandean, apirilaren 23an, Udaletxeko Pleno aretoan.

Edizio honetan, 2700 haur eta gaztek baino gehiagok hartu dute parte. Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalari buruzko euren ikuspegia islatu dute marrazkietan.

Sari banaketako jardunaldian Ane Oyarbidek, Berdintasuneko, Eskubide Zibiletako, Hezkuntzako eta Gazteriako zinegotziak eta epaimahaiko kideek banatu zituzten hautatutako parte-hartzaileen sariak. Epaimahaia ondoko hauek osatu dute: Xabier Baztarrika, pintore eta irakasleak; Elena Odriozola ipuin ilustratzaileak eta Ricardo Ramon, animazio filmen produktorea Dibulitoon enpresan.

Honetaz gain, “Bazen behin irudi bat...” liburuxka argitaratu da. Horretan, aurkeztutako lan guztien artetik epaimahai ofizialak hautatutako lan azpimarragarrienak eta saridunak biltzen dira.

2023/04/26-an argitaratua