24.000 bidaiari izan dira hilabete eta erdi eskasean, 2020an erregistratutakoen bikoitza
Autobus anezkak San Sebastián Shops merkatarien elkartearen, Donostiako Udaleko Mugikortasun Sailaren eta Dbusen laguntza izan du, eta Eusko Jaurlaritzaren laguntza BasqueTourren bidez. Uztailaren erdialdetik abuztuaren 31ra arte funtzionatu du, hogei minuturo maiztasunarekin eta egunero batez beste 300 auto hiriko erdigunera sartzea saihestuz.
Autobus anezka honen bultzatzaile izan den Cristina Lagé Turismoko zinegotziak, hiriak behar duen eta denboran iraun behar duen zerbitzu bat dela deritzo. “Hiriaren erdigunera autorik ez eramatea ona izango da Donostiarentzat. Datorren urtea ez da doakoa izango, baina autobus elektriko bat izango dugu, Europako Next Generation funtsetatik 600.000 eurorekin erosia, zerbitzua egingo duena, hiriko bizikleta publikoekin lotutako garraio jasangarri batean”
Aurten, batez beste, 595 bidaiari izan dira egunean; 2020an, berriz, 267.
2022/09/01-an argitaratua