Urumearen Egoera

Gauean zehar Urumearen egoerak hobera egin du, Hala ere, eguneko unerik konplikatuenak arratsaldekoak izango direla iragartzen da.

Inprimatu
Whatsapp ikonoa

Urtarrilak 16

   

Gauean zehar Urumearen egoerak hobera egin du eta une honetan maila jaitsi egin da. Hala ere, eguneko unerik konplikatuenak arratsaldekoak izango direla iragartzen da, eguraldiaren pronostikoaren arabera, ondorioz, udal zerbitzu guztiek adi jarraitzen dute.

Azken orduetan ez da nabarmentzeko moduko gertakaririk izan. Goizeko 7.00etatik, Dbusek zerbitzu berezia eman du Garberara joateko, autoa bertan utzi edo tokira jasotzera joan nahi dutenentzat.

Urtarrilak 15

   
22:23  

URAREN MAILA 3,90 METROTAN DEGO ETA JAISTEN JARRAINTZIN DU. ALARMA BERREZARRI  DA.  
GARBERARAKO AUTOBUS ZERBITZUA 7:00ETATIK AURRERA MARTXAN EGONGO DA ORDUERDIRO, LOIOLA, TXOMIN ETA MARTUTENETIK
 
       
18:45      

URUMEAREN MAILA 4.264 METROTARAINO HAZI DA BERRIZ ETA BABES ZIBILAK LARRIALDI MAILA EZARRI DU    

Arratsaldea nabarmentzeko gertakaririk gabe joan da. Une honetan, Urumearen maila 4,20 metrotara heldu da Martutenen eta prekauzioz krisi mahaiak Planaren 4 arrisku egoera  aktibatu du, protokoloak markatzen duen bezala. Hala ere, eta 7.30etako itsasogaren zain, ez dirudi egoerak okerrera egingo duenik  






14:25  

URUMEAREN MAILA 3,94 METROTARAINO HAZI DA BERRIZ ETA BABES ZIBILAK ALARMA MAILA EZARRI DU    

Urumearen maila igo egin da berriz ere, 3’94 metrora arte eta joerak berean jarraitzen du. Dagoeneko Okendotegi urez gainezka dago. Egoera honek 13.30etatik aurrera bildu den krisi mahaia bizilagunei ibilgailuak Garberara eramateko abisua bidaltzera behartu du. Horretarako autobus zerbitzu berezi bat ezarri da 14.30etatik aurrera, ordu erdiro.    

Bestalde, elkarguneak ezarri dira Martutene eta Txominen Udaltzaingo eta Suhiltzaileen patruilak artatuta. Informazioaz gain, laguntza bereziren bat behar duten bizilagunek puntu hauetara edo Martutene, nahiz Loiolako zaharren egoitzara jo dezakete, Udaleko Gizarte Zerbitzuen laguntza jasotzeko.

Hurrengo orduetan Urumearen mailak gora egingo duela aurreikusten da.  









09:00    

Urumearen maila ( ikusi ezazu Martutenen eta Txomin Enean dauden zuzeneko datuak) egonkortu egin da, itsasgora pasa ondoren. Azken 12 orduetan eroritako 54 litroek Martutenen ibaiaren maila 3,8 metrotaraino igotzea eragin du, alerta fasera helduz.        

Okendotegin ibaiak gainezka egin du pixka bat eta ura Aita Abarzuzako garajeetan sartu da, ondorio handirik gabe. Hauek izan dira azpimarratu beharreko gertakari bakarrak.     

Añarbeko Urak informatu duenez, konportak guztiz itxita ditu eta 3 milioi m3 jaso ditzake oraindik, sei milioi gehigarri jasotzeko espazioa bideratzeko aukerarekin.      

Goizeko 6.00ak aldera SMS eta megafonia bidez abisatu dituzte bizilagunak, ibilgailuak zonalde seguruetara eramateko. Era berean, Dbus-ekin harremanetan jarri da krisi mahaia, ibilgailuak Garberara eraman beharko balira, autobus zerbitzuak jartzeko. Suhiltzaileek, Udaltzaingoak eta DYAk mobilizatuta jarraitzen dute.    

Pronostikoek euri gehiago iragartzen dutenez, alertak indarrean jarraitzen du. Nobedaderik ez badago, krisi mahaia arratsaldeko 19.00etan bilduko da berriz.        









----  


Donostiako Udalak SMS sistema eta megafonia bidez abisua bidali die Txomin-Enea eta Martuteneko bizilagunei beraien ibilgailuak zonalde seguruetara mugitu ditzaten. Goizaldetik bilduta dagoen krisi mahaiak 3,50 metroko altura neurtu du Urumean eta alerta aktibatu du.    

Protokoloak lau maila ditu (alerta, alarma, larrialdia eta ebakuazioa) eta hauek uraren altueraren arabera aktibatzen dira. Hurrengo maila –alarma- ibaia 3,80 metroko altuerara iristean aktibatuko litzateke.    

Gauean zehar Udaltzaingoa Txomin eta Martutene patruilatzen aritu da gau osoan ibaiaren maila jarraitzeko. Era berean, Paseo Berria ixtea ere erabaki du.          

Gutxienez 7.00etako itsasgorara arte igotzen jarraitzea espero da. Giza baliabide, suhiltzaile, udaltzaingo eta arduradun politikoek osatzen duten krisi mahaiak bilduta jarraitzen du.












Urtarrilak 14

         

Donostiako Udaleko Babes Zibilak protokoloa aktibatu eta SMS zerbitzuaren bidez euria dela eta dagoen alertari buruz abisatu ditu hiritarrak.            

Baliteke 24 orduren bueltan prezipitazioak m2-ko 80 litrotik gorakoak izatea eta gerta daiteke gainera mendebalde-iparmendebaldeko haizeek 100km/h-ko abiadurara heltzea haizeguneetan.  

2013/01/14-an argitaratua