Aldakonea eta Altzako Eraikuntza Institutuaren eremuei dagokien Plan Orokorraren aldaketa

Aurkezpenetan erabili den dokumentazioa eskuragarri dago webgunean.

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Aldakonea eta Altzako Eraikuntza Institutuaren eremuei dagokien Plan Orokorra aldatzeko lanean ari da Udala.

Udaleko Hirigintza Sostengagarriko Zuzendaritzak 3 bilera egin ditu herritarrekin eta hainbat gizarte-eragilerekin, informazioa emateko, zalantzak argitzeko eta herritarren iritzia ezagutzeko.
  • Irailak 18: aurkezpena Ekialdeko Barrutiko Batzordeko kideekin.
  • Irailaren 22an: Aldakoenea eremuan afekzioak jasango dituzten jabeekin aurkezpen bilera.
  • Urriaren 13an: bilera irekia herritarrekin udaletxean.

Esteka honetan, aurkezpen-dokumentua ezagutu daiteke: informazio-dokumentu bat da, hau da, ez da Plan Orokorraren dokumentu ofizial bat, eta, ondorioz, Udaleko Osoko Bilkurak onartuko duen espedienteak aldaketak izan ditzake.

2025/10/14-an argitaratua