Ireki da 2025eko Gabonak Zuretzat programaren dirulaguntzetarako epea
Haur, nerabe eta gazteei zuzendutako jarduera ludikoak edota kulturalak antolatzeko
Donostia Gazteriak Gabonetarako ekintza eta egitarau bereziak antolatzen dituzten elkarteentzako dirulaguntzak jasotzeko izen ematea zabaldu du. Diruz lagundutako jarduerak
abenduaren 13tik urtarrilaren 5era arte izango den
“Gabonak zuretzat” programaren barruan kokatzen dira.
Programaren bidez aisialdia modu egokian bideratzeko ohiturak sortu nahi dira eta ondo pasatzeko eta dibertitzeko era berriak ezagutzeko aukera eman nahi da. Halaber, bestelako balio batzuk ere landu nahi dira; besteak beste, hezkidetza, elkartasuna eta aisialdi sortzailea. Eta horiek guztiak, batik bat, haur, nerabe eta gazteekin lan egiten duten hurbileko entitateen bidez lantzea da helburua.
Dirulaguntza eskaerak
2025eko urriaren 14ra arte (barne) zabalik izango dira; eta, telematikoki, udaleko webgunearen bitartez egingo da.
Informazio gehiago
2025/09/24-an argitaratua