Topaketa urriaren 12tik 15era izan da Manlleun, Kulturarteko Hirien Sarearen baitan
Asteburuan zehar, Zurrumurruen aurkako Gazte Gailurraren edizio berri bat ospatu da Manlleun. 14 eta 21 urte bitarteko gazteei zuzendutako topaketarako, prestakuntzarako eta bizikidetzarako gunea izan da eta Kulturarteko Hirien Sarearen (RECI) esparruan antolatu da.
Aurten Donostiako hiriak tpoaketarekin bat egin du eta hiru neska mutilek parte hartu dute. Guztira estatu mailako hainbat tokiko 60 gazte elkartu dira, hala nola Bilbo, Cartagena, Castelló de la Plana, Getxo, Fuenlabrada, Sabadell eta Tenerife. Manlleuko Zurrumurruen aurkako gazte ordezkaritzak egin die guztiei harrera eta elkarrekin bizitzeko eta esperientziak partekatzeko aukera izan dute.
Topaketa dibertigarria eta emankorra izan da aldi berean. Bertan, gazteek elkarrekin zuzeneko joko bat eraiki dute kultur aniztasunarekin lotutako estereotipoak eta aurreiritziak murrizten laguntzeko. Horrez gain, dinamikak trukatu dituzte Zurrumurruen aurkako Museoaren bitartez, eta hezkuntza ez-formaleko eta arte eszenikoetako profesionalen eskutik lan egiteko aukera izan dute.
Gailur horri esker, Donostiako gazteek beren bizipenetik sakondu ahal izan dute estrategia horietan, eta ikasketa bat izan da, zein etorkizunean kulturarteko bizikidetzaren alde egiten diren ekimenetan gehituko den.
Zer da zurrumurruen aurkako estrategia?
Zurrumurruen aurkako estrategia (EAR) epe luzerako aldaketa sozialeko prozesua da. Helburua diskriminazioa prebenitzea, bizikidetza hobetzea eta aniztasunaren potentziala aprobetxatzea da, herritarren eta interes bereziko taldeen pertzepzioak, jarrerak eta jokabideak aldatzea sustatuz. Horretarako, Zurrumurruen aurkako taldeak eratzen dira, eta prestakuntza espezializatua jasotzen dute zurrumurruak murrizteko eta guztiontzako kohesionatuagoa eta bidezkoagoa izango den gizartea sustatzeko, beren lurraldeko funtsezko beste eragile batzuekin aliantza eta lankidetza berriak sortuz.
Zurrumurruen aurkako estrategiak gure inguruan ere sustatzen dira, bai ZAS! Zurrumurruen aurkako euskal sarearen baita Kulturarteko Hirien Sarearen (RECI) bidez, bi sare horietako kide baita Donostiako Udala.
2023/10/17-an argitaratua