Donostia Lagunkoiak Martxoaren 8arekin bat egiten du

Helburua, adinekoekin harremandutako genero aurreiritziei aurre egitea

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


Donostia Lagunkoiak bat egiten du Euskadi Lagunkoiak martxoaren 8a lagunkoitasun ekimenetik laguntzeko asmoarekin bultzatu duen ekintzarekin. Helburua aurreiritziei aurre egitea, adineko emakumeek gizartean duten papera nabarmendu eta hauek gizarteari egiten dioten ekarpena balioan jartzea.

Horretarako, Donostian, elkartu eta talde argazki bat atera nahi izan dugu; emaitza, 80 emakume baino gehiagorekiko irudia bat, Donostia Lagunkoiaren Talde Motorreko kideak eta baita ere hiriko zenbait ekimenetan lanean ari diren emakumeak adinekoekin harremandutako genero aurreiritziei aurre egiteko borrokan ari direnak.

Gure leloa: "Adina eta haratago, elkartuta, eta komunitatean, gure herri eta hiriak eraldatzen ditugu!"

2019/03/07-an argitaratua