San Tomas eguna: TAO, Dbusen zerbitzuak, Renfe, Euskotren ...

Aldaketak trafikoan eta garraio publikoan

Inprimatu
Whatsapp ikonoa

TAO

Donostiako Udalak jakinarazten du, San Tomas azoka dela -eta, 1-1, 1-2 eta 2-1 sektoreei dagozkien Egoiliarrentzako Aparkaleku Bereizgarria (TAO txartela) duten bertakoek baimena izango dute Aparkaleku Mugatuko Guneetako gainontzeko sektoreetan aparkatzeko, destinoko sektoreko TAO Txartela dutenen baldintza berdinetan, abenduaren 18tik, ostiraletik, abenduaren 22 arte, asteartea arte.        
  Donostia Kalean: Santomaseko feriaren bide mozketak eta trafiko aldaketak, mapa batean:        

San Tomas eguneko Dbus autobus zerbitzuak

     
Abenduaren 21ean, astelehenarekin, San Tomas eguna dela eta, Dbus-ek autobus zerbitzu bereziak eskainiko ditu erabiltzaileak garraio publikoz jai gunera erosotasunez hurbil daitezen. Gauean ere zenbait zerbitzu luzatuko dira.      

Aurten Bulebarreko geltokietan ez dira aldaketak egingo.   



Renfe

     
Renfek Aldiriko Zerbitzuak indartzen ditu Gipuzkoan azaroaren 21ean Santo Tomaseko azokara etortzea errazteko. Eskari gehieneko ordu-tartea, goizeko 10:00ak eta 12:00ak bitartean    

16/12/2015 Hurrengo astelehenean, abenduaren 21ean, Donostian ospatuko den Santo Tomaseko azoka dela eta, Renfek Aldiriko zerbitzuak osagarrizko 2.500 eserlekuekin indartuko ditu Irun Brinkola linean. Zerbitzu berezi hauek eskari gehieneko orduetan ezarriko dira, Donostiarako noranzkoan 10:00ak eta 12:00ak bitartean ibiltzen diren trenetan, hain zuzen ere.      

Goizeko lehenengo orduetan zehar, tren-zerbitzuak Donostiarako noranzkoan indartuko dira. Arratsaldean, Renferen ohiko zerbitzuek bidaiariak nukleoko geltoki ezberdinetara modu mailakatuagoan hurbilduko dituzte.      

Euskotren

 
Euskotrenek Irun eta Zumaiatik Donostiara doazen tren zerbitzuak indartu egingo ditu astelehenean, abenduaren 21ean, Donostiako Santo Tomas azoka dela eta.     
Zerbitzu bereziek astelehenetako ohiko tren ordutegia indartuko dute, eta linea hauean izango dute eragina:
Zumaia – Donostia:  
Egun osoan zehar zerbitzua eskainiko da 30 minutuz behin Zumaia eta Donostia artean (bi noranzkoetan). Lanegunetako zerbitzu erregularra indartu egingo da noranzko bakoitzean irtengo diren hiru trenekin, Donostiatik Zumaiarantz 9:20an, 10:20an, 11:20an eta 21:20an eta Zumaiatik Donostiara 9:30ean, 10:30ean eta 11:30ean.  

Ordutegia Zumaia-Donostia/San Sebastián
 Irun – Donostia:

Ohiko zerbitzua indartuko da, 15 minutuz behin tren zerbitzua eskaini ahal izateko Donostia eta Irun artean (bi noranzkoetan).  

Ordutegia Irun-Donostia/San Sebastián

2015/12/16-an argitaratua