Abenduak 31: trafiko mozketak San Silvestre lasterketa dela eta

Erdialdea, Antigua, Parte Zaharra eta Grosen, 13:00etatik 15:30era

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


San Silvestre lasterketa larunbat honetan, abenduaren 31n, egingo da. Irteera Easo kaletik emango zaio, Larramendi eta Moraza kaleek bat egiten duten tokian, 14:00etan. Erdialdetik Antiguarantz abiatuko da eta Parte Zaharra eta Grosetik igaro ondoren, Easo kalean amaituko da, 15:30ak aldera.

Trafiko eraginak

13:00etan Easo kalea moztuko da, zehazki, Larramendi eta Mendeurrenaren arteko zatia, irteera muntaketa egin ahal izateko.

13:50ean, gutxi gorabehera, Antigua eta lasterketa igarotzen den gainerako puntuak moztuko dira.

Horregatik, Zumalakarregitik datorren trafikoa Pio Barojarantz bideratuko da eta Satrusegi etorbideko sarrera itxiko da. Era berean, Groseko Lapurdi plazara iristen diren ibilgailuak Colón pasealekurantz desbideratuko dira.

Urbieta – Zubieta – San Martin kaleek osatzen duten perimetroaren barruan bizi diren pertsonek Urbieta kalearen eta San Martin kalearen elkargunetik sartu beharko dira.

Mozketen irekiera 15:30ak aldera izango da.

Ibilbidea

Easo - San Martín - Kontxa - Antiguako tunela- Satrustegi / Zumalakarregi - Beatriz Infanta – Cristina Infanta - Don Juan Infantea - Eduardo Chillida - Ondarreta - Antiguako tunela (oinezkoentzat) - Kontxa - Alderdieder - Ijentea - Portua - Portaletas - Portua - Nagusia – Abuztuak 31 - Soraluze - Salamanca - Kursaal zubia - Jesús Mª Leizaola – Zurriola ps – Zurriola hiribidea – Erregina erregeorde - Boulevard - Hernani - Andia - Miramar – Askatasunaren hiribidea - Easo (Helmuga).


Garraio publikoa

Zerbitzu batzuen ibilbideak eta geltokiak aldatuko dira: Dbus, Ekialdebus, Lurraldebus.

Erlazionatutako dokumentuak

2022/12/30-an argitaratua