Partaidetzazko Aurrekontuetan proposamenak aurkezteko azken egunak
Apirilak 6 arte online formulario baten bidez
Partaidetzazko Aurrekontuen prozesuaren barruan proposamenak jasotzeko fasea martxoaren 10ean hasi zen eta
apirilaren 6an amaituko da, igandea.
Epe horretan, hiriarekin lotura duten 16 urtetik gorako pertsonek (bizilekua, lana, aisia, ikasketak...) eta udal-erregistroan inskribatutako elkarteek hainbat proposamen aurkeztu dituzte telematikoki eta aurrez aurre ospatu diren bileretan eta oraindik ere denbora dago propoposamen berriak egiteko.
Online proposamenak egiteko formularioa betetzean datu pertsonal batzuk idatzi behar dira (ez dira argitaratuko, eta herritarrek udal-gaietan duten parte-hartzeari buruzko informazio pertsonala kudeatzeko soilik erabiliko dira), eta
erantzun beharreko galdera nagusiak honako hauek dira: proposamenaren izenburua, hobetu nahi diren alderdiak eta proposamenaren deskribapena.
Proposamenek, besteak beste, udal-eskumenekoak izan behar dute, 400.000 euroko kostua ezin dute gainditu, interes orokorrekoak izan behar dute, eta iritzi bat emateaz gain inbertsioa ekarriko duen proiektu bat proposatu beharko da...
Prozesuaren faseak
Proposamenak jasotzeko fasea amaitutakoan martxan jarriko dira beste faseak: Udalak proposamenak aztertuko ditu, eta ezarritako irizpideak betetzen badira, donostiarrek urriaren 13tik aurrera eman ahal izango dute horien gaineko botoa. Boto horiekin, herritarrek hurrengo bi urteetako aurrekontuetan sartuko diren proposamenak lehenetsiko dituzte.
- Herritarren proposamenak (martxoaren 10etik apirilaren 6ra)
- Proposamenak aztertzea (apiriletik irailera)
- Proposamenak argitaratzea (irailaren 29tik urriaren 5era)
- Proposamenen bozketa (urriaren 13tik 26ra)
- Proposamen bozkatuenen argitalpena (urriaren 27tik aurrera)
2025/04/02-an argitaratua