2024ko hondartza denboraldia

Informazio praktikoa

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
2024ko hondartza denboraldiak irailaren 30era arte iraungo du.

Zerbitzu guztiak martxan: eguzki-oihalak, karpak, eguzkitakoak, aulkiak, lagundutako bainua,... irailaren 15era arte.

Uraren kalitatea

Hondartzetako asteroko osasun kalifikazioa

Garbiketa zerbitzua

Hondartzak egunero garbitzen dira urte osoan, hondarra bahetuz hasten dira garbiketa egiten. Behaketa mekanikoa gauez egiten da, eta 10:00etarako amaitzen da. Ordu horretatik aurrera, hondartzak eskuz garbitzen dira.

Sorospen zerbitzua

Aurten, berrikuntza gisa, hiriko lau hondartzek (Santa Klara uhartea barne) pantaila desmuntagarriak eta zabalgarriak izango dituzte, hondartzetan egon litezkeen zaurituen intimitatea babesteko.

Ordutegia:
  • 10:30h-19:30h, ekaineko lehen hamabostaldian eta iraileko azken hamabostaldian
  • 10:30h-20:00h, ekainaren 15etik irailaren 15era

Lagundutako bainua

  • ekainaren 15etik irailaren 15era
  • Kontxan bakarrik
  • etenik gabe: 11:00etatik 19:30era
  • hitzordua hartuta bakarrik, 662 387 008 telefonoan
  • 3 aulki anfibio daude, erabili ostean desinfektatzen dira
  • makuluak ere badaude

Toldoak eta eguzkitakoak

Ekainaren 15etik irailaren 15era:

Eguneko alokairuak:
  • toldoak: 13,10€
  • Ondarretako itzalkinak: 17,50€
  • Ondarretako karpak: 21,90€
  • Kontxako aulkiak: 1€
  • Zurriolako etzaulkiak: 3,50€, eguzkitakoa badu: 8,40€

Aldagelak

Hiru hondartzek eskaintzen dute zerbitzua:
  • ekaina eta iraila: 09:00h-20:00h
  • uztaila eta abuztua: 09:00h-20:30h

Tarifak
  • dutxa: 1,60€
  • takila eta dutxa: 2,50€
  • eskumuturra hartzeko fidantza: 6,50€
  • toalla: 1,00€
  • 10 erabileko bonua: 15€
  • 20 erabileko bonua: 28€
  • Uda denboraldirako bonua: 75,00€

Aholkuak

Hondartza modu seguruan, jasangarrian eta bizikidetzan erabiltzeko aholku orokorrak

Marmokak eta karabelak

Marmokak edo karabela portugesak iristen badira, denboraldi honetan ere protokoloa mantenduko da eta Sorosleek bandera zuria jarriko dute.

Eta gainera

  • Zurriola hondartzan boleiboleko kantxak
  • Kontxako arkupean 2 taberna-zerbitzu
  • Ondarretak bi taberna-zerbitzu ditu, terraza eta guzti, hondartzan bertan
  • Ondarretan piraguak alokatzeko zerbitzua

Txakurrak

Hondartza-denboraldia hasten denetik hura amaitu arte, debekatuta dago txakurrak Donostiako hondartzetan sartzea. Aisialdirako guneak eta ordutegiak

Ingurumen kudeaketa

Ingurumen Zuzendaritzaren ItsaSOS programaren barruan, hondartzetan ez erretzea gomendatzen da, bai osasuna babesteko neurri gisa, bai garbiketa-neurri gisa, zigarrokinak hondarretan lurperatuta gera ez daitezen.

2024/09/09-an argitaratua