Indarkeria matxistak nerabezaroan IX. Jardunaldia
Azken plazak Ziber-Indarkeriari buruzko azaroaren 6ko tailerretan parte hartzeko!
Donostia Gazteriak, Udaleko Berdintasun sailarekin batera, jarraitzen du indarkeria matxistak nerabezaroan lantzeko jardunaldiaren antolaketarekin. Aurtengoa IX. edizioa da.
Indarkeria matxistak lantzean, ezinbestekoa da kategoria ezberdinak kontuan hartzea indarkeria matxistek hartzen dituzten forma ezberdinak ikusi ahal izateko. Helburua ez da indarkeria matxisten arteko mailaketa bat egitea, forma ezberdinak identifikatu ahal izateko gaitasuna eta begirada garatzea baizik.
Aurten ekimen ezberdinak izango ditugu. Gure nahia beti izan da entzundakoa gorpuztea eta adibide errealak, ahal den heinean, gurera gerturatzea. Hau betetzeko asmotan 3 bloke antolatu ditugu; 1. jardunaldia, 2. ziber-indarkeria lantzeko aldibereko tailerrak eta 3. eskaintza biribiltzeko dantza jaialdi bat.
Urriaren 30eko jardunaldia eta tailerrak
azaroaren 6an izango dira Intxaurrondoko Kultur Etxean, eta dantza jaialdia
azaroaren 8an Kontadores Gazte Zentroan.
Zeinentzako?
Batik bat, haurrekin eta nerabeekin lanean edo kontaktuan dauden eragileei zuzendua dago.
Izen ematea
- Jardunaldian, tailerretan eta dantza jaialdian parte hartzeko,
izena ematea beharrezkoa izango da esteka honen bidez. Sarrera
doakoa den arren, izen ematea beharrezkoa da edukierak mugatuak direlako.
- Jardunaldirako, tailerretarako eta dantza jaialdirako izen-emateak independenteak izango dira.
- Izena emateko epea irailaren 23tik urriaren 12ra da eta parte hartzaileak inskripzioaren hurrenkeraren arabera hautatuko dira.
- Tailerren kasuan, parte hartzaile bakoitzak tailer bakarrean izena eman ahal izango du. Eta lehentasuna izango dute jardunaldian izena eman dutenek.
- Dantza jaialdian 4 tailer eskainiko dira. Egun osoan parte hartu ahalko da. Baina aukera egongo da ere tailer bakar batean edota bakoitzak nahi duen tailer kopuruan izena emateko.
Informazio gehiago
www.donostia.eus/gazteria
donostia.eus/berdintasuna
943 481909
2025eko Egitaraua
Egitaraua
2025/09/19-an argitaratua