Lau Haizetako baratze parke publikoaren hirugarren deialdia

Baratzea eskatzeko epea 2017ko abenduaren 13tik 2018ko urtarrilaren 8ra arte (biak barne)

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Lau Haizetako parkeko baratze publikoetako bat eskatzeko epea 2017ko abenduaren 13an zabaldu da. 2018ko urtarrilaren 8ra arte egongo da zabalik eskaerak egiteko epea.
  • Baratze publiko bat eskatzeko 18 urte baino gehiago izan behar da,
  • udalerrian erroldatuta egon beharko da, gutxienez urtebeteko epeaz,
  • eta ez da lur sail bat izan behar, ez jabetzan eta ez gozamenean.
  • Bizi-unitate edo etxebizitza bakoitzeko, eskaera bakarra onartuko da.
  • Baimenek bost urteko iraupena izango dute.
  • Eskaera guztiak aztertu ondoren, onartuen behin-behineko zerrenda argitaratuko da eta alegazio epea bukatu ostean, behin-betiko zerrenda aterako da. Aurreneko fasean eskaintzen diren baino pertsona gehiagok ematen badute izena zozketa publikoa egingo da. Zentzu horretan, eskatzaile bakoitzak zenbaki bat izango du, eskaera-sarreraren ordena kontuan hartuta.


Baratzeak horrela banatuko dira: 3 Gizarte Ongizate Zerbitzutik kudeatuko dira, gizarteratze programak garatu ditzan eta 2 baratze Eskolako Agenda 21ean parte hartzen duten eskolentzat erreserbatu dira, eta beste gainontzekoak ezgaituentzat eta bestelako herritarrentzat, adinaren araberako taldeen artean (18-30 urtekoentzat, 31-60 urtekoentzat eta 61 urtetik aurrerakoentzat).

Donostiako Baratze Publikoen programa, beraz, herritar guztiei zerbitzua eskaintzen die, zoru eta uren nekazaritzarako erabilera sustatzeko, eta tokiko espezien babesa eta formazio eta ingurumen kontzientziazioa sustatzeko. Horretarako, barazkigintza ekologikoa sustatu nahi du praktika jasangarri egokirako baratze publikoak sortzeko.

Informazio gehiago Ingurumenako sailan

2017/12/15-an argitaratua