Donostiako estropadak: sarrera murrizketak Kontxako Banderaren sailkapena ikusteko

Irailaren 1etik 3ra bitartean izango dira Kontxa inguruetan

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Donostiako Udalak segurtasun neurri desberdinak hartu ditu Kontxako Bandera egiteko, COVID-19 delakoak eragindako osasun egoera dela eta.    

Aurten estropadak jenderik gabe egingo dira. Beraz, irailaren 2ko eta 3ko sailkapen-probetan honako mozketa eta murrizketa hauek egingo dira:    

Pasealeku Berria: itxita

   
Erabat itxita, irailaren 1eko 22:00etatik irailaren 3ko 22:00ak arte baimendutako pertsonak eta ibilgailuak izan ezik.    

Urgull mendia: itxita

   
Egun osoan itxita egongo da, irailaren 1eko 22:00etatik irailaren 3ko 22:00ak arte baimendutako pertsonak eta ibilgailuak izan ezik.    

Portuko sarbideak itxita

   
Erabat itxiko da, baimendutako pertsonak eta ibilgailuak izan ezik (bizilagunak, portuko erabiltzaileak edo langileak), 11:00etatik 20:00etara, irailaren 2an eta 3an.    

750 laguneko aforo aldakorra egongo da jatetxe eta dendetara, Aquariumera edo Ciudad San Sebastianeko erabiltzaileentzako. Sarbide bakarra egongo da Nautikoaren eta Goikoa Jauregiaren artean.    

Alderdi eder eta Kontxako pasealekua

   
Udaletxetik hondartzara sartzeko lehen arrapalara bitartean doazen pertsonak ezin izango dira barandaren ondoan gelditu, 15:30etik 19:00etara, irailaren 2an eta 3an.    

Akreditatutako pertsonen sarbideak kontrolatzeko jarriko den azpiegituraren inguruak “gune dinamikotzat” hartuko dira, eta inguruko jendea ezin izango da geldirik egon estropadak ikusteko.    

Mari kalea

   
Mari kaleko pasabiderako sarbidea itxiko da bi muturretan, 11:00etatik 19:00etara, irailaren 2an eta 3an.    

Santa Klara uhartea


Uhartera dijoan motorra eta Ciudad San Sebastian zerbitzuak irailaren 2ko eta 3ko 15:30etik 18:30era ez dira erabilgarri egongo.  

Erlazionatutako dokumentuak

2020/09/01-an argitaratua