Santo Tomas Eguna (Abe 21): aldaketak TAOn, Dbusen, Euskotrenen...

Hiritarrak Dbus autobusak erabiltzera animatzen da

Inprimatu
Whatsapp ikonoa

Eraginak


Gipuzkoa plaza inguruko kaleak ibilgailuentzat itxita egongo dira 9:00etatik 21:00etara. Zehazki, Okendo, Legazpi, Garibai, Bengoetxea, Peñaflorida, Camino eta Andia. Une oro larrialdi zerbitzuen pasabidea bermatuta egongo da.

Boulevard zumardia trafikoari irekita egongo da. Idiakez kaleko taxien geralekua kenduko da. Gipuzkoa plaza inguruko lurpeko aparkalekuak irekita egongo dira

DBUS

         
Abenduaren 21ean, larunbatean, San Tomas eguna dela eta, Dbus-ek autobus zerbitzu bereziak eskainiko ditu erabiltzaileak garraio publikoz jai gunera erosotasunez hurbil daitezen. Gauean ere zenbait zerbitzu luzatuko dira.           

TAO

         
Abenduaren 21ean, larunbatean, Santo Tomas egunaren ospakizuna dela eta, abenduaren 19tik, ostegunetik, abenduaren 23ra arte, astelehenera arte, biak barne Egoiliarrentzako Aparkaleku Bereizgarria (TAO txartela) duten hiritar guztiek, baimena izango dute beraien ibilgailuak Aparkaleku Mugatuko Guneetako edozein sektoreetan aparkatzeko, destinoko eremuko TAO Txartela dutenen baldintza berdinetan.    

Hala ere, egoiliar hauek ezin izango dute beren ibilgailua dohainik aparkatu ordainketa nahitaezkoa den guneetan (15 eremuko guneetan)  araututako ordutegiaren barnean.   

Euskotren


Euskotren larunbatean, abenduaren 21ean, tren eta tranbia zerbitzuak Donostian San Tomas azokak sortuko dituzten joan-etorrien beharrizanei egokituko da.  
  • E2 Topoa: Topoaren goizeko maiztasunak gehitu egingo dira, Irun eta Amara artean trenak 15 minutuz behin. Gainerako zerbitzua, gauekoa barne, larunbatetako ohikoa izango da. Altzarako zerbitzuak ere asteburuetako ohikoak izango dira.
  • E1 Zumaia – Amara - Zumaia: Zumaia eta Amara artean maiztasuna 30 minutukoa izango da egunean zehar.

Albistea

   

2019/12/20-an argitaratua