Bruce Springsteenen kontzertua: DBUSeko zerbitzu bereziak, Euskotren, Lurraldebus

2016ko maiatzaren 17a

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
 
     
   

DBUS


2016ko maiatzaren 17an 21:00etan, Bruce Springsteenek Anoetako Estadioan emango duen kontzertua dela eta, Dbusek autobus zerbitzu berezia eskainiko du.   

- Kontzertuaren aurretik: 17:00ak eta 21:00ak bitartean, zerbitzu berezia eskainiko da 10 minuturo Poliklinika eta Anoeta artean, Illunbe eta Miramoneko aparkalekuetatik Estadiora joan ahal izateko. Geltokiak Illunbe, Ospitaleak eta Poliklinikan egongo dira. Gainera, Miramonetik Anoetara joateko zerbitzuak egongo dira 17-Gros-Amara-Miramon eta 28-Amara-Ospitaleak lineekin.           
Halaber, ondorengo zerbitzuak eskainiko dira: 

Informazio osoa ikusi (pdf)
 
       
 
     
   

Euskotren


Euskotrenek maiatzaren 17an, datorren asteartean, Bruce Springsteenek Anoetako estadioan eskainiko duen kontzerturako trenen zerbitzu berezia burutuko du.

Bruce Springsteenen kontzertuaren ondoren bertaratuko diren pertsonen joan-etorriak errazteko helburuarekin, behin hori bukatuta tren zerbitzuak eskainiko dira Anoetatik Hendaiara, Lasartera eta Zumaiara (Amaran trenez aldatzea egin gabe). 80 minututan gutxi gorabehera zortzi tren irtengo dira: bost Hendaiara, bi Zumaiara eta bat Lasartera:        
  • Lehenengoa: Hendaiara        
  • 10 minutu geroago: Hendaiara        
  • 5 minutu geroago:Lasartera
  • 3 minutu geroago:Hendaiara
  • 15 minutu geroago:Hendaiara        
  • 2 minutu geroago: Zumaiara        
  • 13 minutu geroago: Hendaiara        
  • 30 minutu geroago: Zumaiara


Kontzertua baino lehen zerbitzua ohiko trenekin burutuko da.  
     
 
     
   

Lurraldebus


Datorren maiatzaren 17an Lurraldebusek autobus zerbitzu bereziak jarriko ditu Bruce Springsteen kontzertuaren ostean.    
  • Bilbora eta Vitoria-Gasteizera itzultzeko zerbitzu bat jarriko da goizaldeko 01:30ean, autobus-geltokitik irtengo dena.  
  • Halaber, zerbitzu bereziak ezarriko dira Azpeitia-Azkoitira, Eibar-Ermura eta Bergara-Arrasate-Eskoriatzara, 01:30ean, autobus-geltokitik.  
  • Gainerako lineak, Realaren partida-egunetan zerbitzu indargarriak dituztenak (Andoain, Tolosa, Hernani, Astigarraga, Errenteria, Irun), 01:00a inguru irtengo dira Anoeta ondotik.


Hona zer zerbitzu eskainiko diren:  

Irteerak autobus-geltokitik:  
DO01 Donostia>Bilbo      
DO02 Donostia>Vitoria-Gasteiz        
DG07 Donostia>Soraluze>Bergara>Arrasate> Aretxabaleta> Eskoriatza      
DB02 Donostia>Elgoibar> Eibar> Ermua      
UK01 Azkoitia>Loiola>Azpeitia>Zestoa      

Irteerak Anoetatik:  
A2 Donostia-Astigarraga-Hernani        
G4 Donostia-Hernani-Urnieta-Andoain        
T3 Donostia-Lasarte-Oria-Andoain      
T5 Donostia-Lasarte Oria-Andoain-Villabona-Tolosa        
E71 Donostia-Errenteria-Pasai Donibane        
E72 Donostia-Errenteria-Oiartzun        
E75 Donostia-Errenteria-Beraun
E77 Donostia-Errenteria-Irun-Hondarribia        

Zerbitzuaren funtzionamendu egokia bermatzeko ezinbestekoa izango da plaza erreserbatzea lurraldebus.eus -en bidez.         
  • Bilbo, Vitoria-Gasteiz eta Eskoriatzarako lineetarako, txartelak online edo Pesaren bulegoetan erosita.      
  • DB02 Donostia>Elgoibar> Eibar> Ermua eta UK01 Azkoitia>Loiola>Azpeitia>Zestoa lineetarako, mezu elektroniko bat bidalita mugikortasuna@gipuzkoa.eus helbidera maiatzaren 16aren aurretik, datu hauekin: linea, helmugako herria, izena eta NAN.  


       

2016/05/11-an argitaratua