Herrerako ikasleen entzunaldiak Tomasene Kultur Etxean

Herrerako haizezko eta harizko instrumentuen zein gitarra ikasleen emanaldiak hiru egunez eskainiko dira, martxoak 29, 30 eta 31, hurrenez hurren.

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


Aste honetan ikasitakoa praktikan jarriko dute Herrerako ikasleek; hiru eguneko entzunaldi sorta eskainiko dute Tomasene Kultur Etxean, asteartetik ostegunera. Hala, lehenak haizezko instrumentuen ikasleak izango dira, martxoaren 29an; jarraian, gitarra ikasleak, martxoaren 30ean; eta azkenik, harizko instrumentuen ikasleak, martxoaren 31n. Emanaldi guztiak 19:00etan hasiko dira, eta sarrera doakoa izango da.

2022/03/28-an argitaratua