Muturreko fenomeno meterologikoei buruzko oharra

Larunbata 1 eta igandea 2.

Inprimatu
Whatsapp ikonoa

Larunbata, hilak 1

   
- Abisu Horia itsasaldeko arriskua/olatuen altueragatik 09etatik 15etara ordu lokala. Olatuen altuera adierazgarria igotzen joango da goizean eta eguerdian 4-5 m inguruan kokatuko da. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak gero eta olatu altuagoak altxatuko ditu goizean, eguerdian 3-4 m-koak izango dira. Olatuen arteko periodoa 12-13 s ingurukoa  
izango da.    

- Alerta Laranja itsasaldeko arriskua/olatuen altueragatik 15etatik 24etara ordu lokala.    

Olatuen altuera adierazgarria 5-6 m inguruan kokatuko da, eta azken orduetan 6 m baino altuagoa izan daiteke. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 5-6 m-ko olatuak altxatuko ditu. Olatuen arteko periodoa 15-16 s ingurukoa izango da.  

Itsasgora: 17:57 ordu lokala 4,61 m    

- Abisu Horia elurragatik barnealdean 12etatik 24etara ordu lokala. Goizean elur-kota 1300 m inguruan kokatuko da, eguerdian 1000 m-ra eta arratsalde eta gauean baliteke 600 m-ra jaistea, noizbehinka 500 m-ra azken orduetan. Prezipitazio txiki-ertaina egingo du, bereziki egunaren lehen partean, eta oso ugaria izango da kantauri isurialdean. Trumoi-ekaitza izateko eta txingorra botatzeko probabilitatea handia da. Aurreikusitako lodierak: 2-15 cm 1000 m-ra, 1-5 cm 600 m-ra, 0 cm 200 m-ra.  

Igandea, hilak 2

   
- Alerta Laranja itsasaldeko arriskua/olatuen altueragatik 00etatik 03etara ordu lokala. Olatuen altuera adierazgarria 6-7 m inguruan kokatuko da. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 6 m-ko olatuak altxatuko ditu. Olatuen arteko periodoa 17 s ingurukoa izango da.  

- Alarma Gorria itsasaldeko arriskua/olatuen altueragatik 03etatik 09etara ordu lokala.    

Olatuen altuera adierazgarria 7 m inguruan kokatuko da. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 6-7 m-ko olatuak altxatuko ditu. Olatuen arteko periodoa 19 s ingurukoa izango da.  

Itsasgora: 06:14 ordu lokala 4,94 m    

- Alerta Laranja itsasaldeko arriskua/olatuen altueragatik 09etatik 24etara ordu lokala.    

Olatuen altuera adierazgarria 6-7 m inguruan kokatuko da, egunez jaisten joango da gauean 5 m inguruan kokatu arte. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 6 m-ko olatuak altxatuko ditu, egunez gero eta olatu txikiagoak altxatuko ditu, eta gauean 5 m-koak izango dira. Olatuen arteko periodoa 17-16 s ingurukoa izango da.

Pleamar: 18:41 hora local 4,54 m

- Abisu Horia elurragatik barnealdean 00etatik 12etara ordu lokala. Elur-kota 600 m inguruan kokatuko da, noizbehinka 500 m-ra. Arratsaldean 1000 m-ra igoko da. Goizaldean eta goizean goiz kantauri isurialdean zaparrada txikiak botatzeko probabilitatea handia da.  

Aurreikusitako lodierak: 0-8 cm 1000 m-ra, 0-2 cm 600 m-ra, 0 cm 200 m-ra.    


Gomendioak - denboraldeak


HERRITARRENTZAKO GOMENDIOAK    

Hona hemen Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologia Zuzendaritzaren aholkuak denboraleak gertatzen direnerako, ondorio txarrik ez izateko, edo ahalik eta gehien murrizteko:    

Prebentzioko neurriak:    
  • Ez bainatu urruneko hondartzetan, behar beste ezagutzen ez dituzunetan edo zaintza eta salbamenduko zerbitzurik ez daukaten hondartzetan.    
  • Ezta olatu handiak edo tirain handia dagoen lekuetan ere ez.    
  • Urrundu olatuak lehertzen diren lekuetatik (haitz, kai-mutur, moila…).  
  • Ez hurbildu itsas pasealeku, kai-mutur edo itsas labarretara. Uraren indar handiak eraman egin zaitzake.    
  • Ez joan ibilgailuz kostako errepideetan.  
  • Urpekaritza egitekoa bazinen, utzi beste baterako.    
  •  Saiatu ontzirik ez erabiltzen, eta begiratu zurea ondo amarratuta dagoen. Ez egin uretako kirolik, ezta inondik ere.



Larrialdietan hartu beharreko neurriak:    
  • Itsasora erortzen bazara, urrundu olatuak lehertzen diren lekutik, laguntza eskatu eta itxoin erreskatatu arte.
  • Olatuek eramaten bazaituzte, lasai egon, eta ez egin igeri korrontearen kontra; kostako korronteek indarra galtzen dute tarte batzuetan.

2014/01/31-an argitaratua