Urriak 2: trafiko aldaketak eta zirkulazio etenak Maratoi Erdia dela eta

Lasterketa 10:00etan hasiko da eta Erdialdea, Amara, Antigua eta Grosetik pasatuko da

Inprimatu
Whatsapp ikonoa

Igande honetan, urriaren 2an, egingo den Maratoi Erdirako baliabide guztiak prest ditu Udalak. Udaltzaingoa, Mugikortasuna, Herri Babesa, Mantentzea eta Dbus elkarlanean ari dira. Hiriak trafiko aldaketa garrantzitsuak izango ditu, aurreikusitako etenak direla eta.

Maratoi Erdia 10:00etan hasiko da eta 12:30 alderako amaitzea aurreikusten da. Proba Erdialdetik, Amaratik, Antiguatik eta Grosetik igaroko da. Horregatik, hainbat zirkulazio neurri hartuko dira.

Zehazki, Boulevard zumardia 7:30etik 13:30ak inguru arte itxita egongo da. Bestalde, 9:45etik itxita egongo dira lasterketaren ibilbideko kaleak. 12:30ak aldera kaleak hauek irekitzea aurreikusten da. Trafikorako hainbat alternatiba prestatu dira

Herritarrentzako gomendioak

Udalak eta antolatzaileek eskerrak eman nahi dizkiete herritarrei, beren laguntzarengatik. Era berean, gomendatzen dute, alde batetik, hirian garraio publikoa erabiltzea, eta, bestetik, kontuan hartzea ibilgailuak mantsoago ibiliko direla hiri barruan; hori dela eta, komeni da garaiz ateratzea.

Ibilbideak

Itzuli txikia (5 Km): Alderdi eder – Hernani – Andia – Miramar – Askatasunaren hiribidea – Urbieta (1.km) – Mendeurrena - Araba – Antso Jakituna (180º biratzea azken zebrabidean, Pio XII.a baino lehen) - Antso Jakituna (2.km) – parkea – Gernikako Arbola– San Martin (kontrako noranzkoa) – Bergara (3.km) (kontrako noranzkoa) – Askatasunaren hiribidea – Idiakez (kontrako noranzkoa) – Gipuzkoa plaza (kontrako noranzkoa) – Legazpi (kontrako noranzkoa) – Boulevard (kontrako noranzkoa) – Erregina Erregeordea (errei nagusia-kontrako noranzkoan) – Argentinako Errepublika (kontrako noranzkoa) – Santa Catalina zubia (4. km) (kontrako noranzkoa) – Ramón María Lili – Zurriola– Lapurdi plaza (180ºtako bira-bus erreia) – Zurriola (5.km) - Erregina Erregeordea (bus erreia) – Boulevard

Itzuli handia (21 Km): Hernani (6.km) - Andia – Miramar – Askatasunaren hiribidea (kontrako noranzkoa) – Easo (kontrako noranzkoa) – Zubieta (kontrako noranzkoa) – Clara Campoamor – Kontxa (7.km) – Zumalakaregi (8.km) – Tolosa hiribidea (9.km) - Europa plza. E - Tolosa hiribidea (180ºtako bira-azken aurreko zebrabidea) - Tolosa hiribidea - Europa plza – Tolosa hiribidea (10.km) – Zumalakarregi (11.km) – Satrustegi – Kontxa (12. km) - San Martin (kontrako noranzkoa) - Easo (kontrako noranzkoa) - Errondo (13.km eta 14.km) - Anoeta (Atano-Estadioari bira) (15.km) - Errondo (16km) - Manuel Collado (kontrako noranzkoa) - Antso Jakituna (17.km) (kontrako noranzkoa) – Araba parkea (kontrako noranzkoa) - Mendeurrena (kontrako noranzkoa) - Urbieta (kontrako noranzkoa) – San Martin (18.km18) (bidegorria) - Bergara (kontrako noranzkoa) -Askatasunaren Hiribidea – Idiakez (kontrako noranzkoa) – Gipuzkoa (kontrako noranzkoa) – Legazpi (kontrako noranzkoa) – Boulevard (kontrako noranzkoa) – Erregina Erregeordea errei nagusia (kontrako noranzkoa) – Argentinako Errepublika (19.km) (kontrako noranzkoa) – Santa Catalina zubia (kontrako noranzkoa) – Ramón María Lili – Zurriola (20.km) – Lapurdi plaza (180ºtako bira-bus erreia) – Erregina Erregeordea (bus erreia) – Boulevard (21.km) - Hernani – Alderdi Eder.

Dbus: Dbusen zerbitzu batzuen ibilbideak eta geltokiak aldatuko dira 9:30etik 12:30era, gutxi gorabehera.

Era berean, 9:30etik 12:30era Dbuseko autobusetan bidaiak dohainik izango dira, (38-Trintxerpe-Altza-Molinao linean eta TB6 Taxibus Ulia zerbitzuan izan ezik), bidaia horien kostua probaren antolatzaileek hartuko baitute beren gain.

Euskotren: Urola Kostako norabidean ibilbide aldaketak.

Ekialdebus: hainbat lineen aldaketak.

Lurraldebus: geltoki eta lineen aldaketak.

Lurpeko aparkalekuak

Sarbideak eta irteeerak

Erlazionatutako dokumentuak

2022/09/30-an argitaratua