Super Amara Bera Bera emakumeen eskubaloi taldeari harrera

Udalak harrera egin die eskubaloi taldeko kideei 2021-22 Liga Guerreras Iberdrola irabazi ostean

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


Donostiako Udalak Super Amara Bera Bera emakumeen eskubaloi taldeari omenaldia egin dio gaur arratsaldean. Ekitaldia Donostiako Udaletxeko udalbatzar aretoan izan da eta, bertan, parte hartu dute Donostiako alkate Eneko Goiak eta udal talde guztietako hainbat ordezkarik.

Donostiako alkate Eneko Goiak Udalaren izenean oroigarria eman dio taldearen kapitaina Alba Menendezi eta Bera Berako familia guztia zoriondu du lorpenagatik.

Eneko Goiak honakoa azpimarratu du: "Zortzigarren liga ekarri duzue hirira. Palmaresa handia duzue eta urtero hirira gauza handiak ekartzeko lan handia egiten duzue. Beraz, zorionak eta segi lanean. Ziur naiz hurrengo urtean ere ospatzeko arrazoiak izango ditugula".

2022/05/25-an argitaratua