Udal lokalak hiru irabazi asmorik gabeko elkarteentzat

Egian, Udal Artxibo berriaren ondoan

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Udalak erabilera anitzeko lokalak utzi dizkie hiriko Udal Artxibo berriaren ondoan hiru elkarteri, eta ondorioz Egiako Auzo Elkarteak, Xabier Mendizale Elkarteak eta Trebeska Kultur Elkarteak lokal berriak izango dituzte Blas de Otero plazaren azpian.

394,27 m²-ko lokala da, Udal Artxiboaren obrarekin batera eraikia Atotxako Dorrearen, Mandasko Dukearen Pasealekuko 36-46 eraikinen eta Mandasko Dukearen Pasealekuaren arteko espazio libreen artean sestrapean dagoen lokalaren zati batean (garai bateko ibilgailu biltegia).

Erabilera anitzeko gune honek honako eremu hauek ditu: 41,65 m2-ko bulegoa eta bilera gela bat Egiako Auzo Elkartearentzat; 4,55 m²-ko eskalada aretoa eta 4,80 m²-ko biltegia, Xabier Mendizale Elkartearentzat; 150,96 m²-ko dantza aretoa, 3,20 metroko altuera librea duena eta intsonorizatua dagoena, eta 4,80 m²-ko biltegia, Trebeska Kultur Elkartearentzat.

Lokalek honako espazio komun hauek partekatzen dituzte: sarbide komuna eta hall-a; jarduera eremuaren zirkulazio espazioa, 49,25 m²-koa; eta bainugela eta aldageletarako 46,15 m²-ko espazioa, dutxa eta komun egokituak dituena.

Udal Artxiboa


LOKALAK LAGATZEKO PROZEDURA

Elkarteen Udal Erroldan inskribatuak dauden elkarteek erabili dezakete lagatutako lokal bat.

Lokalen lagapen prozedura eta eskaera egiteko inprimakia Partaidetza Zerbitzuko webgunean dago eskuragarri.

Eskaera udal Ondareak jasoko du eta elkartearen aktibitatearen arabera, dagokion departamentura bidaliko du. Sail bakoitzak ezartzen dituen irizpideen arabera aztertuko ditu berari dagozkion eskaerak.

2015ean eratu zen udal lokalak irabazi asmorik gabeko elkarteei uzteko Batzorde Teknikoa. Batzorde hori Herri Partaidetza Zerbitzuak koordinatzen du, eta beren eguneroko lanean elkarteekin jarduten duten atalek osatzen dute: diru laguntzen moduan berdintasuna, gardentasuna eta objetibitatea ezinbesteko irizpideak behar dute izan

Batzorde Teknikoaren funtzioak dira, besteak beste, elkarteen eskaerak aztertzea, baloratzea, lehenestea eta Gobernu Batzordera helaraziko diren proposamenak egitea.

Batzorde Teknikoaren Koordinazioa: Herri Partaidetza Zerbitzua
Batzordea osatzen duten Sail, Zerbitzu, Atal eta Erakundeak:
  • Ondarea
  • Eraikinak Mantentzeko Zerbitzua
  • Gazteria
  • Hezkuntza
  • Lankidetza
  • Berdintasuna
  • Giza eskubideak
  • Kultur Aniztasuna
  • Donostia Kultura
  • Euskara Zerbitzua
  • Ingurumena
  • Gizarte Ekintza
  • Kirol Patronatua
  • Herri Partaidetza

2022/02/10-an argitaratua