Udalaren adierazpen instituzionala

Donostian izan den azken sexu erasoaren aurrean

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


Lehengo astean Donostian izan den sexu erasoaren aurrean Udalak honako hau adierazten du:


1.- Udalak erabateko irmotasunez gaitzesten du gure bizilagunak jasandako erasoa. Gure hirian gertatutako indarkeria matxistak eragindako beste gertaera bat izan da.


2.- Babesa eta elkartasuna adierazi nahi dio eraso tamalgarri honen biktimari, bai eta bere familia eta hurbileko ingurukoei ere. Udalak indarkeria-egoerak pairatzen dituzten edo pairatu dituzten emakume guztiei jakinarazten die laguntza behar eta nahi izanez gero Udalak dituen zerbitzu eta baliabideetara jo dezaketela.


3.- Mota honetako erasoak gure gizartean oraindik nagusi diren indarkeria matxistaren eta genero desberdintasuneko jarreren adierazpenik higuingarrienak dira eta Udalak guztiz gaitzesten ditu. Ezinbestekoa da lanean jarraitzea, gizartea eta hiriko giza eragileekin batera, balioetan oinarritutako heziketaren eta gizon eta emakumeen arteko berdintasunaren alde. Beharrezkoa da, halaber, azpimarratzea horrelako jarrerak eragiten dituzten faktoreetan egunez egun esku hartzen jarraitu behar dela.

4.- Udalak hiritarrei dei egiten die asteartean, hilaren 14ean, 12:00etan, Alderdiederreko lorategian egingo den gaitzespen bilkuran parte hartzera


5- Udalak gaitzespena adierazteko hirian egiten diren deialdiekin bat egiten du.

2023/02/14-an argitaratua