Udalak bat egiten du heriotza-zigorraren aurkako mundu-ekimenarekin, azaroaren 30ean
2023an, 1.153 pertsona exekutatu zituzten 10 herrialdetan, 2022an baino %31 gehiago
Donostiako Udalak bat egiten du “Biziaren aldeko hiriak / Heriotza-zigorraren aurkako hiriak” nazioarteko ekimenarekin. Jarduera azaroaren 30ean ospatzen da duela 22 urtetik eta, besteak beste, Sant’Egidio komunitateak eta Amnistia Internazional-ek bultzatzen dute.
Egun horretan gogorarazten da lehenengo aldiz ezeztatu zela heriotza-zigorra, 1786. urtean, Toscanako Dukerri Nagusian.
Heriotza-zigorra, zenbakitan
Amnistia Internazionalaren
“Heriotza-zigorrak eta exekuzioak” Txosten Globalean jasotzen denez:
- 2023an gutxienez 1.153 exekuzio erregistratu ziren 10 herrialdetan, hau da, 2023ko 883 exekuzioekin alderatuta, % 31ko igoera izan zen. Gutxienez 31 emakumeak ziren: 6 Saudi Arabian, 24 Iranen eta 1 Singapurren.
- Amnistia Internazionalak 2015etik (1.634) dokumentatu duen exekuzio kopururik altuena da, eta 2016tik lehen aldiz 1.000 baino gehiago izan dira.
- Igoera horren arrazoi nagusiak izan dira Iranen (gutxienez 853), Somalian (gutxienez 38), AEBn (24) eta Yemenen (15) exekuzioak asko hazi direla; eta Saudi Arabian (172) eta Iraken (16) zifrak mantendu direla. Ustez Txinan, Ipar Korean eta Vietnamen exekutatu dituzten milaka pertsonak kontuan hartu gabe, herrialde horiek heriotza-zigorra oso modu zabalean erabiltzen jarraitzen dute (Txinaren kasuan, 2023an exekuzio gehien egin zituen herrialdea izaten jarraitu zuela uste da).
Heriotza-zigor berriek beste igoera bat izan dute: 2.000 baino zertxobait gehiago 2022an, eta 2.428 2023an, 2018tik izan den kopururik altuena.
- Gaur egun, guztira 144 herrialdek indargabetu dute heriotza-zigorra beren legerietan edo praktikan, hau da, munduko herrialdeen bi herenek baino gehiagok.
- 2023. urtearen amaieran, gutxienez 27.687 pertsona zeuden hiltzera kondenatuta munduan.
- Amnistia Internazionalak jarraipena hasi zuenetik. 2023an erregistratutako 10 herrialdetako kopururik txikiena da.
Rocky Myersen heriotza zigorraren aurkako gutunak eta sinadurak
Ekimenaren sustatzailea den Amnistia Internazionalak 45 urte baino gehiago daramatza heriotza-zigorraren aurkako kanpainekin, eta mundu osoan hainbat kondena betetzea lortu du.
Hala ere, oraindik bide luzea dago egiteko erabat debekatu arte.
Donostiako Amnistia Internazionaleko taldeak heriotza-zigorraren aurkako manifestua sinatzera animatzen ditu herritarrak, herrialdeek exekuzioak geldiaraz ditzaten, eta Alabamako gobernadoreari Rocky Myersen heriotza-zigorra bertan behera usteko eskatzera.
Donostiako Udalak hilero gutunak bidaltzen dizkio Alabamako gobernadoreari helburu horrekin.
Rocky Myers Rocky Myers adimen-urritasuna duen gizon beltza da. Hilketa bat leporatzen diote eta heriotza zigorra jarri zioten, nahiz eta ez dagoen frogarik krimenaren lekuarekin zuzenean lotzen duenik. Gainera, lekuko garrantzitsuetako batek atzera egin zuen bere aitorpenetik. Epaileak heriotza-zigorra ezarri zuen, epaimahaiaren iritziaren aurka.
2024/11/29-an argitaratua