Trafiko eta Garraio neurriak, Donostiako Oinezko Lasterketa Klasikoa izango dela eta

Oinezko Lasterketa Klasikoa bermatzeko eta babesteko, urriaren 20an trafiko neurri bereziak ezarriko dira, eta eragina izango dute hiriko alde zabal batean, 09:45etatik 11:30ak arte. Eta Madrid Hiribidean 8etatik 10:30etara itxita izango da.

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Erdialde ia osoa, Antiguoa, Ibaeta, Gros eta Amara auzoek jasango dituzte ondorioak, lasterketa bera auzo horietatik igarotzeaz gain, errail bat lasterkarientzat gordeta egongo delako. Besteak beste, eragina jasango dute Kontxa pasealekuak, Nafarroa, Zurriola, Zumalakarregi eta Tolosa hiribideek. Tolosa hiribidean murrizketak Igarako  
bidegurutzeraino iritsiko dira.  

Aipatutako alde horietako herritarrek ibilgailua erabili behar izanez gero, udaltzainen eta lasterketa-antolatzaileen jarraibideak bete beharko dituzte lasterketak hartzen dituen aldeetatik irten ahal izateko.  

Erdialdeko biztanleei gomendio egiten diegu saihesbidera jotzea Urbieta eta Antso Jakitunaren kaleetatik. Antiguoako eta Mirakontxako auzokideek errazago izango dute Pio Baroja eta Aiete pasealekuetatik jotzea.  

Aholku orokor moduan, ez da gomendatzen banako ibilgailuak Erdialdetik, Grosetik eta Amaratik erabiltzea. Alderdi horietako sarbideak Udaltzaingoak zainduko ditu.  




EKIALDEKO LINEAK (8, 13, 14, 29, EKIALDEBUS)  

Jai alaiaeraino iritsiko dira Erdialderuntz abiatzerakoan. Geralekua Ategorrieta 41 izango da, eta hemen bira egingo dute bere ohiko ibilbidea hartuz.  

L-9 EGIA INTXAURRONDO.Bakarrik Tabakaleraraino iritsiko da eta hemendik itzuliko da bere ohiko bidetik.

MENDEBALDEKO LINEAK (5, 18, 25, Tsst, Euskotren, La Guipuzcoana)  

L-5 Benta Berri eta L-25 Añorga lineek okendo kalean egingo dute azkengeralekua. G2, okendo 18an.  

Linea guztiak Urbieta eta Antso Jakitunaren Hiribidetik Pío XIIraino iritsiko dira eta ingurabidetik Antiguaruntz abiatuko dira, Errotabururaino. Erdialderuntz itzultzerakoan ingurabidetik ibiliko dira eta Okendora iritsiko dira Gernikako Arbola pasalekutik.  

L-16 Igeldo . Bakarrik Ondarretatik Igeldoraino ibiliko da. Gero erdialderuntz joateko beste lineekin egingo dute.  

HEGOALDEKO LINEAK (19, 23, 32, 21, 26, 28, G1 eta A1)  

Hernaniruntz Aldapetatik ibiltzen diren linea guztiak bakarrik Marianistak biribilguneraino iritsiko dira, hemendik bira egingo dute bere ohiko bidea hartuz.  

Bera bera pasalekutik ez da ibiliko 23 linea, ibilbidea hau egingo du L-32 izenarekin:  
Marianistak, Aiete, Lazkano Pasalekua, Katalina Eleizegi, Puio, San Juan de Dios Ospitaleraino, eta hemendik bira egingo dute eta bide berberatik itzuliko dira Marianistak biribilguneraino.L-21 Mutualidades. Ez dago zerbitzurik.  

Amara, Martutene, Hernaniruntz joaten diren lineak, Okendo kalean izango dute azken geralekua. Hemendik Urbietaruntz eta bere ihiko bidea egingo dute.  

Erdiarderuntz itzultzerakoan Gernikano Arbola pasalekutik iritsiko dira Etxaide kaleraino eta okenderaino.  

OHARRA:  

· Lasterketak iraun bitartean, sartaldeko ibilbideetan 12 metroko autobusak baino ez dira erabiliko.  

2013/10/22-an argitaratua