Bertakoek bakarrik aparkatzeko eremu berriak

Ordutegia: 21:00 - 09:00

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Abuztuaren 7tik aurrera, astelehena, Eduardo Chillida pasealekua eta Satrustegi etorbidea 4-1 sektoretako bertakoen ibilgailuentzako aparkaleku esklusibo gisa ezarriko dira, 21:00etatik 09:00etara. Lehenengo astean kontrola informatiboa izango da.

Donostiako Udalak martxan jarri zuen joan den astean pasealeku Berriko eta Salamanca pasealekuko bertakoentzako araudi berezia. Hala ere, abuztuaren 8ra arte kontrola informatiboa izango da soilik.

Horrela, hemendik aurrera, gune hauetan Bertakoek (1.1 eta 4.1 sektoreak) bakarrik izango dute aparkatzeko aukera, 21:00etatik 9:00etara, eta, beraz, inguruko bizilagunek gaueko ordutegian erreserbatutako aparkaleku azalera handiagoa izango dute. Egunez, erregulazioa ohiko TAOrekin mantenduko da.

Zurriola hiribidea

Eremu hori arautzen hasi ondoren, seinaleztapen lanak Zurriola hiribideari eramango dira, eta, behin amaituta, araudi berria ere abian jarriko da.

TAO

Gainera, gogoratu behar da, udako denboraldia dela eta, 1-1, 1-2 eta 2-1 sektoreetako bertakoentzako aparkaleku baimena duten herritarrek aukera izango dute beraien ibilgailua hiriko gainerako sektoreetan libre aparkatzeko, uztailaren 19tik urriaren 2ra (biak barne). Hauek destinoko eremuko TAO-a dutenen baldintza berdinak izango dituzte.

Non aparkatu?

Kontsultatu aldirietako aparkalekuak eta lurpeko aparkalekuen betetze maila donostiatransport.eus-en

Illunbe-Erdialdea bus lotura

Uda honetan Illunben aparkatu eta doako autobusak hiriko erdigunera eramango zaitu.
Anezka zerbitzua 20 minutuan behin izango da, egunero, uztailaren 8tik, larunbata, irailaren 10era arte, eta bi geltoki izango ditu:
  • Illunbeko geltokia: irteerak 11:00etatik 22:20ra, 20 minutuan behin
  • Mendeurreneko plazako geltokia: irteerak 11:10etik 22:30era, 20 minutuan behin

Informazio gehiago: dbus.eus

2023/08/01-an argitaratua