Haurrentzako bost parkek segurtasun-zoruak berrituko dituzte udaberria baino lehen
Julio Urkijo parkeko lurzorua eta jolasak ere berrituko dira
Gobernu Batzordeak Montajes Garra enpresari esleituko dio bost haur-parketako segurtasun-lurzoruak berritzea, guztira 123.072 euroko zenbatekoarekin eta 16 asteko egikaritze-epearekin.
Carlos García Hiri Mantentze-lanetako zinegotziak adierazi duenez, "
Ondarreta pasealekuko, Harrobietako, Orio kaleko, Bera-Berako eta San Luis Gonzaga plazako haur-parkeak dira, eta haien gomazko lurzoruak ez zeuden behar bezala, denboraren joanaren eta erabileraren ondorioz. Azken hilabeteetan hiriko parkeetako segurtasun-lurzoru horiek berritzen hasi gara, horien egoera ona bermatuz eta txikienei kalterik ez eraginez ".
Zentzu horretan, udal gobernuak Bidebieta auzoko Julio Urquijo haurrentzako jolasak ordezkatzeko eta segurtasun-lurzorua berritzeko obrak ere onartuko ditu.
Oraingo honetan, zenbatekoa 48.000 €-koa da, eta lanak egiteko epea sei astekoa. Obra horiek SUMALIM enpresari esleitzen zaizkio, dagokion lehiaketa publikoaren ondoren.
2024/12/27-an argitaratua