Bilera irekia: 2024ko Ordenantza Fiskalen proposamenak aurkezteko

Gaur, irailaren 19an, 18:00etan, Udaletxeko Urumea gelan

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Datorren irailaren 19an, asteartea, hiriko Gobernuak eta udal talde politikoek, 2024rako Ordenantza Fiskalen proposamenak aurkeztuko dituzte: tasak, zergak, etab.

Herritar guztientzat irekia izango den bilera hau Udaletxean egingo da, Urumea gelan, 18:00etan. Sarrera Ijenteatik. Sarrera librea edukiera bete arte

Ordenantza fiskalen proiektua Ogasuneko eta Finantzetako Zinegotzi ordezkariak, Kerman Orbegozok, aurkeztuko du, eta Arau Proposamenak udal alderdi politikoen ordezkariek.

Gaia azaldu eta gero, denbora tarte bat izango da galde-erantzunetarako. Bilerak gehienez 90 minutuko iraupena izango du.
  • Noiz: irailak 19, asteartea
  • Ordua: 18:00etan
  • Non: Urumea gelan (sarrera Ijenteatik)

2023/09/14-an argitaratua