Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak (uztailak 12): hamabost hauteskunde-mahaien aldaketa

Antigua, Erdialdea eta Egia auzoetan

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
COVID-19aren ondorioz, indarrean jarritako osasun-protokoloak bermatzeko, uztailaren 12an egingo diren Eusko Legebiltzarrerako 15 hauteskunde-mahairen ohiko kokapena aldatuko dira. Zehazki Antigua, Erdialdea eta Egia auzoetan egingo dira aldaketa hauek:  
  • Zuzenbide Fakultateko mahai guztiak (10) aldatuko dira Ignacio Maria Barriola Zentroa-Gelategira (Elhuyar plaza, 1)  
  • Urbieta Ikastetxe Publikoko 2 mahai Udalinfo Arrokara (Arroka plaza, 5)  
  • Musika eta Dantza Eskolatik 3 mahai Dantza Eskolara (Nestor Basterretxea plaza, 3)



Hautesleek udal webgunean erroldaren kontsulta egiterakoan zehazki zein mahaietan bozka eman behar duen ikusi ahal izango dute.  

2020/07/09-an argitaratua