Hileta zibilak Cristina Enean

Doako udal zerbitzua eta interesa duen edonorentzat

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


Donostiako Udalak herritarrei doako aukera ematen die hileta edo zeremonia zibilak egiteko Cristina Eneako Ingurumen Baliabideen Etxean.

Prozedura:
  • Udalinforekin egiaztatu eguna eta ordua erabilgarri daudela: 010 telefonora deituz edo aurrez aurre bulegoetan
  • Ondoren eskaera telematikoa egin

Aretoaren datuak

  • Doako zerbitzua herritarren eskura
  • Aretoaren gehienezko edukiera: 55 pertsona eserita eta 75 zutik
  • 73 metro karratuko azalera du
  • Ordutegia 18:00etatik 20:00etara da, astelehenetik larunbatera (jaiegunetan izan ezik)
  • Zuzeneko musika, bideoak edo argazki-proiekzioak egiteko aukera
  • Atrilak, astoa eta beste altzari-elementu batzuk eskuragarri
  • Mugikortasun urriko pertsonentzako autoz sartzeko edo beharrezko materiala eramateko baimena eska daiteke

2024/06/12-an argitaratua