Ostirala 15: alerta laranja olatuengatik.

Pasealekuak itxi egingo dira

Inprimatu
Whatsapp ikonoa

Azaroak 14

   
Une honetan (16:45) itsasgorarako ordubete falta denean Paseo Berrian, Leizaola pasealekuan eta Haizearen Orrazian itsasoren indarra ikusita, Babes Zibilak erabaki du alerta laranjaren neurriak ezartzea. Beraz, hurrengo minutuetan hiru pasealekuak guztiz itxiko dira.  

Egoera hori azaroaren 15ean egun guztian zehar bere horretan mantenduko da.    

Herri-Segurtasun eta Herri-Babeseko departamentutik eskatzen da itxierak errespetatzeko. Izan ere, aipatutako guneak itxi egiten dira pertsona guztien segurtasuna bermatzeko. Era berean, gogorarazi nahi dute itxiera horiek ez errespetatzeagatik isunak jarri daitezkeela.    

Azaroak 13

   
Udaltzaingoak aditzera eman digu alerta laranjako neurriak indarrean egon diren bitartean, 6 pertsona salatu zituela Paseo Berria sartzeko debekua ez errespetatzeagatik.      

Une honetan abisu horian gaude eta Paseo Berria oinezkoentzat irekita dago. Egoera hau horrela mantenduko da Ostirala arte. Ostiralean, hilaren 15ean, 0:00tik 24:00ra, alerta laranja iragarrita dago eta Paseo Berria guztiz itxiko da.      

2019/11/13-an argitaratua