Doako prestakuntza eskaintza haur eta nerabeen gurasoentzat
TREBA Gurasoak programako 2 hitzaldiak eta 4 tailerrak martxotik azarora bitartean egingo dira
TREBA Gurasoak, Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria Zuzendaritzak udaletako Gazteriako Sailen laguntzarekin, Gipuzkoako gurasoen eskura jarri duen doako prestakuntza ekimena da. Programaren helburua gurasoak hezkuntza gaitasunetan trebatzea da, haurren eta nerabeen bizi-kalitatea eta aukerak hobetzeko asmoarekin.
Aurreko ikasturtean egin zen hirugarren edizioa eta programa honen bidez Donostian 6 hitzaldi eta 2 tailer antolatu ziren. Guztira, 275 gurasok parte hartu zuten eta balorazioa oso positiboa izan zen.
Aurtengoa,
laugarren edizioa da.
Osasun mentala, komunikazioa familian, pornografia, anai-arreben arteko gatazkak, elikadura jarrera osasuntsuak eta nola hitz egin heriotzaz gure haur eta nerabeekin izango dira TREBA Gurasoak ekimenaren laugarren edizioan jorratuko diren gai batzuk.
Donostian 2025 urtean, gurasoei, haurren eta nerabeen heziketa-prozesuan lagunduko dieten gai ezberdinei buruzko
4 tailer eta 2 hitzaldi antolatuko dira hirian zehar. Zehazki, 2025eko martxoa eta azaroa bitartean izango dira.
Guraso-elkarteek, ikastetxeek edo hiriko beste hezkuntza-eragile batzuek egindako eskaerak jaso dira, eta haien
kezketan, beharretan edo gai ezberdinen inguruko premian oinarrituta antolatu dira hitzaldiak eta tailerrak.
Hitzaldiak,
ordu eta erdiko saioak izango dira. Sentsibilizaziorako eta hausnarketarako saioak. Inspiratzaileak eta motibazio iturri izan nahi dute, seme-alabekin nola jardun ikasteko gako txikiak emango dira.
Eta
tailerrak, aldiz,
4 ordukoak izango dira, bi saiotan banatuta. Konpetentziak lantzeko oinarrizko ezagutzak emango dira tailerretan. Teoria eta praktika bateratua, arazoak konpontzeko moduak eta prestakuntza landuko dira.
Hitzaldiak euskaraz izango dira, eta bietan gaztelaniarako itzulpen zerbitzua eskainiko da,
Udaleko Euskara Zerbitzuarekin elkarlanean. Tailerren kasuan, 2 euskaraz eskainiko dira eta beste 2 gaztelaniaz.
HITZALDIAK:
Martxoa
1.- Elikadura jarrera osasuntsuak (elikadura osasuntsua, elikadura nahasmenak, dietaren kultura, lodifobia…) Trebatzailea: Mireia Centeno
Data: Martxoaren 27an, 17:30ean.
Non: Etorkizuna Eraikiz Gunea (Foru Jauregiaren beheko solairuan dago, Gipuzkoa plazan)
Hartzailea: Haurren eta nerabeen gurasoentzat
Hizkuntza: Euskaraz (itzulpen zerbitzua eskainiko da euskaratik gaztelaniara)
Urria
2.- Nola hitz egin heriotzaz gure haur eta nerabeekin
Trebatzailea: Miren Ros
Data: Urriaren 22an, 17:30ean.
Non: Etorkizuna Eraikiz Gunea (Foru Jauregiaren beheko solairuan dago, Gipuzkoa plazan)
Hartzailea: Haurren eta nerabeen gurasoentzat
Hizkuntza: Euskaraz (itzulpen zerbitzua eskainiko da euskaratik gaztelaniara)
TAILERRAK:
Apirila / Maiatza
1.- Komunikazioa familian (guraso eta seme-alaben arteko harremanak eta komunikazioa hobetzen)
Trebatzailea: Leyre Cano
Data: Apirilaren 29an eta maiatzaren 6an, 17:30ean
Non: Kirol Etxea (Anoeta)
Hartzailea: Haurren gurasoentzat
Hizkuntza: Euskaraz
2.- Osasun mentala eta nerabeak
Trebatzailea: Izaskun López de Torre
Data: Apirilaren 30ean eta maiatzaren 14an, 17:30ean
Non: Kontadores Gazte Zentroa (Pasai San Pedro Hiribidea, 13 - Bidebieta)
Hartzailea: Nerabeen gurasoentzat
Hizkuntza: Gazteleraz
Azaroa
3.- Anai-arreben arteko gatazkak nola kudeatu?
Trebatzailea: Mireia Centeno
Data: Azaroaren 5ean eta 12an, 17:30ean
Non: Kirol Etxea (Anoeta)
Hartzailea: Haurren gurasoentzat
Hizkuntza: Gazteleraz
Zehazteke
4.- Pornografia gaur egungo sexu-heziketa ote?
Trebatzailea: Edurne Mendizabal
Data: Zehazteke
Non: Zehazteke
Hartzailea: Nerabeen gurasoentzat
Hizkuntza: Euskaraz
Saio guztiak presentzialak eta doakoak izango dira.
- Hitzaldietan ez da izen-ematerik gauzatu behar, sarrera doakoa eta librea izango da, edukiera bete arte.
- Tailerretan, aldiz, izen-ematea beharrezkoa izango da parte hartu ahal izateko. Tailer bakoitzeko data gerturatu ahala, izen-emate epea irekiko da: labur.eus/Treba
INFORMAZIO GEHIAGO
Donostiako Udalaren Gazteria Saila
Agirre Miramon 4 (Gros)
943 481 909
gazteria@donostia.eus
2025/03/18-an argitaratua