San Sebastian eguneko balkoien zozketarako epea abenduaren 27an irekiko da
Interesa duten donostiarrek Udalinfon eta udalaren webgunean eman ahal izango dute izena urtarrilaren 1era arte
Donostiako Udalak bihar irekiko du San Sebastián egunean banderaren igoera eta jaitsiera ikusteko balkoien zozketarako epea. Horri esker, 80 donostiarrek (20 eguneko gehi lagun bat) Konstituzio Plazako udal eraikineko lehen solairutik ikusi ahal izango dituzte ekitaldi horiek.
Irabazleak zozketa publiko baten bidez hautatuko dira. Zozketa urtarrilaren 8an egingo da, 18:00etan, Udaletxeko Udalbatza Aretoan. Parte hartu nahi dutenek
abenduaren 27tik, ostirala, urtarrilaren 1era arte eman dezakete izena,
udalaren webgunean edo Udalinfon (aurrez aurre edo 010 telefonoan).
Baldintzak eta zozketa
Zozketan parte hartzeko baldintzak honako hauek dira:
- adin nagusikoa izatea
- Donostian erroldatuta egotea
Izena emateko epea amaitu ondoren, inskribatutako pertsonen behin betiko zerrenda argitaratuko da, esleitutako zenbakiarekin (urtarrilaren 3an).
Zozketaren egunean (urtarrilaren 8an) zenbaki bat aterako da ausaz;
- saritutako zenbakia gehi hurrengo 19 zenbakiak izango dira igoerara joateko aukeratuak (urtarrilaren 19ko gauean)
- eta hurrengo 20ak jaitsierarako (urtarrilaren 20ko gauean)
Ezin izango da bata edo bestea aukeratu. 40 pertsona horiek 16 urtetik gorako lagun bat gonbidatu ahal izango dute.
Udala sarituekin harremanetan jarriko da bertaratuko direla baieztatzeko eta Konstituzio Plazako udal-eraikinera dagokion egunean nola sartuko diren jakinarazteko. Harremanetan jartzea lortzen ez bada edo gonbidapenari uko egiten bazaio, zerrendako hurrengo zenbakira pasatuko da.
Haur-danborrada
Horretaz gain, 18 donostiarrek eta adin mugarik gabeko lagun batek (36 guztira) haurren danborrada ikusi ahal izango dute urtarrilaren 20an udaletxeko balkoi batetik.
Zozketan parte hartzeko baldintzak eta epeak igoera eta jaitsierarako baldintza berak dira:
- adin nagusikoa izatea eta Donostian erroldatuta egotea
- abenduaren 27tik urtarrilaren 1era udalaren webgunean edo Udalinfo-n izena ematea.
Izena eman dutenen zerrenda eta haien parte-hartze zenbakia urtarrilaren 3an argitaratuko dira, eta zozketa igoera eta jaitsieraren zozketarekin batera egingo da (urtarrilaren 8an, Udalbatza Aretoan), dinamika berari jarraituz.
2024/12/26-an argitaratua