Otsailaren 24ra arte: konponketa-lanak Kontxan

Oinezkoek eta txirrindulariek espazioa partekatu beharko dute pasealekuko tarte batean

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


Otsailaren 13tik 24ra bitartean, Kontxako espaloia berritzeko lanak egingo dira. Ondorioz, espaloi tarte bat moztuta egongo da Kontxako pasealekuan (150m inguru) eta oinezkoak 'bidegorritik' joan beharko dute txirrindulariekin batera. Azken hauek "bizikleta eskuan" eraman beharko dute.

Desbideratzea Mirakontxarekiko bidegurutzearen parean dagoen oinezkoen pasabideatik hasiko da, eta obra-zatiaren amaieran amaituko da.

Lan hauek kosta-horma konpontzeko eta handitzeko eta Errege Etxolaren eta Antiguako tunelaren artean dagoen Kontxako barandaren ordezkatze lanen proiektuari dagokizkio.

2023/02/28-an argitaratua